Nabateo
Itxura
Nabateoak (arabieraz: الأنباط al-ʾAnbāṭ), antzina Itsaso Hilaren inguruan bizi zen herri arabiar bateko kidea. Nabateoek monarkia indartsu bat sortu zuten; Petra hiria izan zen nabateoen erreinuaren hiriburua. K.a. II. eta K.a. I. mendeetan lortu zuten maila gorena, Petra garrantzi handiko hiria baitzen zetaren bidean. Nabateoen ekonomia-jarduera nagusia merkataritza zen. Trajano Erromako enperadorea zenean, Nabatea Erromaren mende geratu ziren, K.a. 106. urtean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.