Muwatallis II.a
Muwatallis II.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. XIII. mendea |
Heriotza | K.a. XIII. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Mursili II.a |
Ama | Gassulawiya |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Muwatallis II.a, errege hitita bat izan zen, K.a. 1295etik K.a. 1272 arte gobernatu zuena eta Kadeshko guduan parte hartzeagatik ospetsua. Bere erregealdian nabarmendu zena, gasgastarrekin iparraldean eta Antzinako Egiptorekin ekialdean izan zituen gerrak izan ziren.
Muwatallis II.a, Mursili II.aren semea zen, eta arazorik gabe izan zen azken honen oinordeko, hil zenean. Bere erregealdiaren hasieran, Arzawan gertatu ziren zenbait matxinadei aurre egin behar izan zien, noble hitita bat buru izan zuten matxinadak, Piyamaradu izenekoa. Matxinada hauek, ezabatuak izan ziren kanpaina arrakastatsu batzuen ondoren, Piyamaraduk inguruko erresumetan babesa bilatu zuen arren, eta mendebaldeko Anatoliako erresumak, matxinadan altxatzen saiatzen jarraitu zuen.
Egipton XIX. dinastia gobernatzen hasi zenean, Muwatallis, hititen Siria eta Ekialdeko posizioen segurantzagatik beldurtu zen. Egiptoar susperraldiari aurre egiteko, Muwatallisek, hiriburua, Hattusasetik Tarhuntassara eramateko erabakia hartu zuen, hegoalderago zegoen herria, eta, beraz, egiptoarrek mehatxatutako lurraldeetatik gertuago eta gasgastarrengandik urrutiago. Muwatallisek, erresumaren iparraldea babesteko lana, bere anaia Hattusili III.ari eman zion, gasgastarrei lurralde handia kentzea lortu zuelarik. Dirudienez, Muwatallis Egiptoren aurkako gerrarako prestatzen ari zenean, Asiriako Adad-nirari I.ak Mitanni harrapatu zuen, garai honetan, behinola izan zuen boterearen itzal bat baino ez zena.
Egiptoko tronura Ramses II.a grinatsua igo zenean, gerra, eragoztezin bihurtu zen. Bere erregealdiko laugarren urtean, Ramses II.a Siriarantz abiatu zen, eta, hurrengo urtean, bere erregealdiko bosgarrenean (hititar erregeentzako erabiltzen zen irizpide kronologikoaren arabera K.a. 1274a izan zena) gertatu zen Kadeshko gudua. Gudu honen emaitza batere argi ez dagoen arren, dirudienez, Ramses II.a, lurralde bakar bat bera ere konkistatzeko gauza ez zen izan, hititek, tokian, euren basailu kopurua gehitzea lortu zuten bitartean.
Kadeshko gudua amaitu eta gutxira, Muwatallis hil egin zen, eta hititar inperioko tronuaren bere oinordekoa, bere seme Urhi-Teshub izan zen, Mursili III.a izenarekin gobernatu zuena.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Mursili II.a |
Errege hitita K.a. 1295-K.a. 1272 |
Ondorengoa Urhi-Teshub |