[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Musitu

Koordenatuak: 42°46′40″N 2°25′21″W / 42.7778°N 2.4225°W / 42.7778; -2.4225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Musitu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaminoria
Geografia
Koordenatuak42°46′40″N 2°25′21″W / 42.7778°N 2.4225°W / 42.7778; -2.4225
Demografia
Biztanleria9 (2022)
San Martin eliza.

Musitu[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdeako eskualdean.

1958 arte, Laminoria udalerriaren zati izan zen. Gaur egun Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokatua dago, Iturretako mendilerroko arroila baten ondoan. Bere ondotik Musitu erreka igarotzen da, ibarrean behera Ega ibaiarekin bat egiten duena.[2] Ibarrean gora, berriz, Igoroingo arroila aurkitzen da, Arabako natura ondare nabarmenetako bat.[3]

Musitu inguruko lurrean kareharria eta kalkarenita dira nagusi, daniar-montiar arokoak.[4] Halere, hegoaldean tupa, kareharri, buztin eta konglomeratuz osatutako multzoak daude.[2]

Musitu izena, 1025ko Donemiliagako goldean dokumentatzen da lehen aldiz, "Mussitu" forman. XVI. mendean, berriz, "Musito" abizena errejistratzen da.[2]

Erdi Aroan bide garrantzitsuen bidegurutzea zen, Nafarroa eta Errioxatik Arabako lautadara eta Kantabriara zihoazten bideak elkartzen baitziren bertan.

XIII. mendean San Martin eliza eraiki zen.

Julio Caro Barojaren arabera, XVI. mendean Musituko biztanleek euskara erabiltzen zuten; XVIII. mendearen amaierarako, ordea, hizkuntza hau galdua zen.[2]

Hainbat errota ere izan ziren inguruetan, Igoroingoa (1561), La Pozakoa (1772), Santa Piakoa (1767) eta Santo Toribio (1829)[5].

1865ean iturri-uraska eta garbitokia eraiki zituzten[5].

XX. mende hasieran Musitun eskola publikorik ez zenez, haurrak Zekuianora joaten ziren ikastera.[2]

Musituko biztanleria

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musitu (Araba), iturri, uraska eta latsagiz osatutako 1865eko multzoa.

Eraikinik aipagarriena San Martin eliza da. XIII. mendeko elementuak ditu. Egungo erretaula XVIII. mendekoa da eta San Martin ageri da erdian, alboan San Petri eta Paulo dituela[5]. San Martinen omenez ospatzen dira herriko jaiak, azaroaren 11n. Frontoi bat ere badago.

San Martin kalean bertan iturri-uraska eta garbitokiaz osatutako latsagia dago, 1865 urtean eraikia.[5]

Herriko etxe batean, kantoi-harriak Donasko hilerritik ekarritakoak dira.[2]

Herritik ekialdera, Igoroingo sakana dago. Arroila hau Arabako Foru Aldundiak baso-erreserba izendatua du, bertan 52tik gorako landare espezie autoktono aurki baitaitezke.[3]

2019 urtetik, Atabarri izeneko parajean, begiratoki bat dago Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen bide berdetik hurbil, arroila-basoetako ikuspegiaz gozatzeko.[3]

Zenbait herri hustu daude: Igoroin, Kerrianu, Luzkando eta Aizpiletaren zati bat ere Musituren lurretan dago gaur egun.

Musituar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. a b c d e f «MUSITU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2024-03-30). «Musitu: enclavado en el espectacular Barranco de Igoroin» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  4. (Gaztelaniaz) Maeztu Troya, José Javier. (1996). El karst en Álava: distribución, tipología y diversidad. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  5. a b c d «Musitu» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa