[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Moxal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moxal bat atseden hartzen

Moxala urtebete arteko zaldia da, arra nahiz emea.[1] Arrak zaldikoak deitzen dira eta emeak, berriz, behokak. Heltzean, tamaina txikiko zaldiei poni deritze eta, nahiz eta batzuetan moxalekin nahastu, gorputzaren proportzioak ezberdinak dira.

Poniak onak dira lanerako; moxalak, berriz, ez daude prest. Hamaika hilabeteko ernaldi baten ondoren jaioak, ordubete egin baino lehen zutik egoteko gaitasuna dute eta egun bat baino lehen lauhazka ibiltzekoarena.

Egun, edozein poniri "pottoka" deitzeko joera dago (bereziki shetland poni arrazakoak, zabalduenak gure artean), edo moxalei "pottoka" deitzeko. Hala ere, euskal tradizioan garbi bereizten dira pottoka, moxala edo poni terminoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.