[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mota-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mota-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAnthemideae
GeneroaTanacetum
Espeziea Tanacetum vulgare

Mota-belarra (Tanacetum vulgare) lore-elkartuen familiako belar landare zurtsua da, zurtoin zuzena eta orratz itxurako gingilez osatutako hostoak dituena. Landarearen goiko aldean izaten ditu loreak, buru txiki batzuen itxurakoak, hostoen oinean kokatuak eta kolore horixkakoak. Lurralde freskoetan ez du lorerik ez fruiturik ematen. Berez Asiakoa da, baina Europan eta Amerikan ere zabaldua dago gaur. Botikagintzan oso erabilia da. Herri sendagintzan urdaileko mina, hesteetako haizeak eta bizkarroiak kentzeko, eta beherakoa mozteko erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.