[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Morgete

Wikipedia, Entziklopedia askea

Morgeteak (antzinako grezieraz: Μόργητες; latinez: Morgetes) antzinako herri italiko mitiko bat da, Calabria eta Siziliako eremuak hartu omen zituena[1].

Morgeteak, herri italiko bat zen, Calabriako Jonikoaren kostaldea eta Tirreniar itsasoa hartzen zituenak. Antzinako historialari batzuen arabera, enotriarren hiru adarretako bat zen, italoak eta sikuloekin batera[2][3]. Beste batzuek diote morgeteak enotriarrak baino lehenago bizi izan zirela Italian eta haiek kanporatu egin zituztela, Siziliara ihesi[4]. Hala ere, beste batzuek italoen taldearekin identifikatzen dituzte, Izan ere, Italo aita hil ondoren, Morges errege bilakatu zen[5]. Horren ostean, sikuloak, Morges erregearen buruzagitzapean Siziliara aldatu ziren. Bertsio honetan, Morges, Italoren anaia eta Sikuloren semea zen, baita Erromaren sortzailea ere[6].

Proklo, Plinio Zaharra eta Estrabonaren arabera, morgeteak eta Morges erregea Calabriako barnealdeko eskualdean bizi ziren. Morgesek, San Giorgio Morgetoren tokia sortu omen zuen, IX. eta X. mendeetan gaztelu gisa gotortua izan zena[7][8][9][10][11].

Sizilian, morgeteak barnealdean ere ezarri behar ziren, sikanoak urrunduz eta Morgantina hiria eta beste komunitate batzuk K.a. X. mendean ezarriz[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. MARAFIOTI, Girolamo: Croniche et antichità di Calabria. Conforme all'ordine de' testi greco, & latino, raccolte da' più famosi scrittori antichi, & moderni ..., Padova, Ad instanza de gl'Uniti, 1601, p. 21. Ristampa anastatica: editore Arnaldo Forni, 1975 eta 1981. Kontsultagarria on line: Google Libri
  2. De Juliis, 22 orr.
  3. DEVOTO, Giacomo Devoto: Gli antichi Italici. Firenze, Vallecchi, 1977, 70 orr.
  4. PARETI, Luigi: (1997). I Primi Italici. In Angelo Russi (ed.). Storia della regione lucano-bruzzia nell'antichità. Ed. di Storia e Letteratura. 41–42 orr. ISBN 978-88-6372-346-5.
  5. Rivista storica dell'antichità. Pàtron Editore. 32, 2002, 48 orr.
  6. Rivista storica dell'antichità, vol. 32, Pàtron Editore, 2002, 53-57 orriak.
  7. MARAFIOTI, Girolamo (1975, 1981) pag.114, Padova, Ad instanza de gl'Uniti, 1601. Ristampa anastatica, editore Arnaldo Forni, 114 orr. Kontsultagarria da on line Google Libri-n
  8. STORIA - Università degli Studi di Polistena
  9. FIORE DA CROPANI, La Calabria Illustrata (I tomo, 1691: l' opera integrale, in tre tomi, e stata pubblicata presso Rubbettino a cura di Ulderico Nisticò)
  10. La notte Morgezia, Napolin argitaraturik 1842an) Nicolino Enmienda kanonikoak, non apaizak, larritasun eta izu sentimendu batekin, gazteluan Morgete errege gerlariarekin egindako bilera kontatzen duen.
  11. CANGEMI, Domenico (1886): Monografia di San Giorgio Morgeto
  12. Estrabon, 6. 257 & 270)
  • AMENDOLEA, Marcello (1961): San Giorgio Morgeto, in Calabria Letteraria, uztaila-abuztua-iraila, (IX. urtea, 7-8-9 zbk.), 27–28 orr.
  • AMENDOLIA, Nicolino (1842): La notte Morgezia, Napoli.
  • CANGEMI, Domenico (1886): Monografia di San Giorgio Morgeto.
  • DE JULIIS, Ettore M. (1996). Magna Grecia: l'Italia meridionale dalle origini leggendarie alla conquista romana. Santo Spirito (Bari): Edipuglia. ISBN 88-7228-158-X.
  • FLOCCARI, Antonio: Storia di Cinquefrondi.
  • MARAFIOTI, Girolamo: Croniche et antichità di Calabria. Conforme all'ordine de' testi greco, & latino, raccolte da' più famosi scrittori antichi, & moderni ..., Padova, Ad instanza de gl'Uniti, 1601. Ristampa anastatica: editore Arnaldo Forni, 1975 e 1981. Kontsultagarria on line Google Libri-n.
  • SCAGLIONE, Pasquale (1808-1880): Storie di Locri e Gerace.
  • TUSA, Sebastiano (1999): La Sicilia nella preistoria. Palermo: Sellerio. ISBN 88-389-1440-0.
  • VALENSISE, Domenico (1863): Monografia di Polistena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]