Montalbano komisarioa
Montalbano komisarioa | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Andrea Camilleri |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | detektibea |
Montalbano komisarioa edo Salvo Montalbano Andrea Camilleri (Porto Empédocle, 1925-Erroma, 2019[1]) idazleak argitaratutako eleberri eta narrazio motz sail bateko protagonista da. Erabiltzen duen hizkuntzan sizilieraren elementu asko dituen italiera erabiltzeagatik bereizten da.
Fikziozko pertsonaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montelusa probintziako Vigata herrian lan egiten du Montalbanok, asmatutako bi izen, Siziliako Agrigento probintzia eta Porto Empédocleren alter egoak hurrenez hurren. Komisarioaren laguntzaile nagusiak honako hauek dira: Domenico 'Mimì' Augello komisarioa, Giuseppe Fazio inspektorea, Galluzzo agentea, Agatino Catarella agente eta telefonista —haren danbateko izugarriek eta hizkuntza-arazoek burutik komisarioa zoratzen dute—, eta Germanà, Giallombardo, Torretta eta beste agente batzuk ere agertzen dira. Beste laguntzaile batzuk hauek dira: Ingrid Sjöström, haren laguna Nicolò Zito kazetaria eta Pasquano doktorea auzitegiko medikua. Lehen eleberrietan eskolako lagun bat agertzen zen, orain gaizkilea, Gegè izenekoa. Montalbano komisarioa pertsonaia bitxia da, oso argia, funtzionario jeloskorra,eEstatuko Poliziaren ordezkaria, legea errespetatzen duena —nahiz eta, kasua argitzeko behar denean urratzen duen—, irakurle paperjalea, eta gastronomiaren eta bere lurralde siziliarraren maitale handia. Urte asko dira Genovan bizi den Livia Burlandorekin krisi ugari izaten dituen maitasun-harremana duela.
Kasuak ebazteko ortodoxia gutxi duenez, arazo larriak ditu Luca Bonetti-Alderighi nagusiarekin.
Komisarioaren abizena Manuel Vázquez Montalbán idazleari, Pepe Carvalho detektibearen sortzaileari, omenaldia da, gastronomiaren eta literaturaren zalea baita. Camilleri bezala, Montalbano Vázquez Montalbánen eleberrien zalea da. Era berean, Camilleriren zenbait lanetan adierazitakoaren arabera, fantasia-izen hori Italiako hegoaldeari egindako omenaldia da; izan ere, "Salvo" eta "Montalbano" nahiko ohikoak dira han.
Salvo Montalbano euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montalbano komisarioa protagonista duten hiru lan daude euskarara itzulita, eta euskarazko prentsan kritikak jaso dituzte[2].
- Hilabete bat Montalbanorekin (Igela, 2011 - Un mese con Montalbano - itzultzailea, Fernando Rey)[3]
- Gauaren usaina (Erein 2011, Uzta Gorria, 6 - L'odore della notte - itzultzailea, Josu Zabaleta)[4]
- Uraren forma (Igela 2012, Enigma - Dell'acqua forma - Itzultzailea, Ander Irizar)[5]
Saileko eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994 - Dell'acqua forma (Uraren forma)
- 1996 - Il cane di terracotta
- 1996 - Il ladro di merendine
- 1997 - La voce del violino
- 2000 - La gita a Tindari
- 2001 - L'odore della notte (Gauaren usaina)
- 2003 - Il giro di boa
- 2004 - La pazienza del ragno
- 2004 - Racconti di Montalbano
- 2005 - La luna di carta
- 2006 - La vampa d'agosto
- 2006 - Le ali della Sfinge
- 2007 - La pista di sabbia
- 2008 - Il campo del vasaio
- 2008 - L'età del dubbio
- 2009 - La danza del gabbiano
- 2010 - La caccia al tesoro
- 2010 - Acqua in bocca
- 2010 - Il sorriso di Angelica
- 2011 - Il gioco degli specchi
- 2012 - Lama di luce
- 2012 - Una voce di notte
- 2013 - Covo di vipere
- 2014 - La piramide di fango
- 2015 - La giostra degli scambi
- 2016 - L'altro capo del filo
- 2017 - La rete di protezione
- 2018 - Il método Catalanotti
- 2019 - Il cuoco dell'Alcyon
- 2020 - Riccardino (Egilea hil ondoren argitaratua)
Kontakizun laburren liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998 - Un mese con Montalbano (Hilabete bat Montalbanorekin)
- 1999 - Gli arancini di Montalbano
- 2002 - La paura di Montalbano
- 2004 - La prima indagine di Montalbano
- 2014 - Morte in mare aperto e altre indagini del giovane Montalbano
Telebista saileko kapituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]RAIk telesail bat ekoitzi du Montalbanoren zenbait abenturekin, Luca Zingaretti aktoreak Salvoren papera interpretatzen duelarik, eta Montalbano gaztea haren aurrekina ere Michele Riondinok interpretatuta.
Denboraldia | Atalak | Estreinua TBn |
---|---|---|
Lehen denboraldia | 2 | 1999 |
Bigarren denboraldia | 2 | 2000 |
Hirugarren denboraldia | 2 | 2001 |
Laugarren denboraldia | 4 | 2002 |
Bosgarren denboraldia | 2 | 2005 |
Seigarren denboraldia | 2 | 2006 |
Zazpigarren denboraldia | 4 | 2008 |
Zortzigarren denboraldia | 4 | 2011 |
Bederatzigarren denboraldia | 4 | 2013 |
Hamargarren denboraldia | 2 | 2016 |
Hamaikagarren denboraldia | 2 | 2017 |
Hamabigarren denboraldia | 2 | 2018 |
Hamairugarren denboraldia | 2 | 2019 |
Hamalaugarren denboraldia | 2 | 2020 |
Hamabostgarren denboraldia | 1 | 2021 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Andrea Camilleri italiar idazlea zendu da» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Hilabete bat Montalbanorekin – Igela. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Gauaren usaina. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Uraren forma – Igela. (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrea Camilleriren Montalbano saileko aipamenak eta kritikak Armiarma webguneko euskarari ekarriak atalean
- Montalbano protagonista duten 4 narrazio Armiarma webguneko zizkak atalean
- Montalbano komisarioaren web ofiziala
- Montalbano komisarioaren fitxa (Telesaila) Filmaffinityn
- Montalbano gaztearen fitxa (TB) Filmaffinityn
- Montalbano komisarioaren aipamenak
- 'El comisario Montalbano'ren kapitulu guztiak doan eta on line daude RTVEko Play-n
- Montalbano komisarioa Formula TVn