[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Modem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Modem bihurgailuari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Modem
Telefono-modema

Modem modulatzaile/demodulatzaile hitzetatik dator. Seinale analogikoaren gainean datu digitalen transmisioa ahalbidetzen duen bihurgailua da.

Normalean, fisikoki urruti dauden eta teknologia digitala erabiltzen dituzten konputagailu bi elkarrekin komunikatzeko erabiltzen den seinale analogiko- digital bihurgailua da. Etxeetan telefono linearen bidez datuak bidali eta jasotzeko periferikoa da. Internet konexioa izateko da.

Komunikazio prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputagailu batek dituen datuak bit-ez osatuta daude, datu digitalak. Bit hauek telefonoko linea analogikora egokitzeko (modulatu) eta bidaltzeko modemera igortzen dira. Linea telefonikoko beste aldean dagoen modema jasotzen ditu bit hauek eta datu digitalak bihurtzen ditu (demodulatu). Labur esanda, aparatu honek ordenagailutik datorren seinale digitala seinale analogikoa itzultzen du, eta alderantziz, hau da telefonotik datorren seinale analogikoa seinale digitala ordenagailuari bihurtuz.

Kanpoko eta barne modemak bereizten dira nagusiki baina software modemak ere daude, winmodem ere deituak.

  • Barne modemak: Konputagailu barruko hedatze erretenetan sartzen diren txartelak dira . Erretenaren arabera era askotakok daude:
  • Bus ISA: Abiadura baxukoak dira ez dira erabiltzen
  • PCI: Egungo (2007) estandarrik erabiliena
  • AMR: Egungo (2007) konputagailu berrietako oinarri-plaketan agertu dira.

Merkeak eta lekurik ez dute hartzen barne modemak.

  • Kanpoko modemak: Barrutik barne modemak bezala dira baina konputagailuk edo PDAtik kanpo daude, plastikozko kutxa batean sartuta. Eramangarriak, LED argien bidez bere egoeraren berri ematen dute. Aldiz lekua hartzen dute.
-Konexio motak:
  • COM ataka erabiltzen dutenak
  • PC Card konputagailu eramangarrietan erabiltzen dira eta txartel txiki bat da.
  • USB ataka erabiltzen dutenak. Ez dute behar argindarrik. Telefono mugikorrentzako modeloak ere badaude. Ikus: 3G


  • Software modemak: Barne modemak dira baina bere funtzio edo osagai batzuk sistema eragilearen (Microsoft Windows) esku utzi dira.

Ikus, Gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]