Mikhail Pokrovski
Itxura
Mikhail Nikolaievitx Pokrovski (Mosku, 1868ko abuztuaren 29agreg./abuztuaren 17ajul. - 1932ko apirilaren 10a) errusiar historialaria eta politikaria izan zen.
Pravda egunkariko lankide izan zen (1904), eta 1905ean boltxebike egin zen. Russkaya istoriya s dreveyshikh vremyon (1910-1914, Errusiako historia antzinatetik) obran, ikuspuntu marxistatik aztertu zuen Errusiako historia. Gizarte Jakintzen Akademia sozialistaren sortzailea eta lehendakaria (1918) izan zen. Historialari marxisten belaunaldi berri baten maisu izan zen; Stalinek eta Molotovek, ordea, gogor kritikatu zuten Pokrovskiren ikuspegi marxista. Harena da Errusiar kulturaren historiari buruzko saiakera (1915-1918) lana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.