Migel Aozaratzakoa
Migel Aozaratzakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1598 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Nagasaki, 1637ko irailaren 29a (38/39 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria |
Santutegia | |
Irailaren 29 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Migel Gonzalez Aozaratzakoa Leibar, santu izenaz San Migel Aozaratzakoa, (Oñati, 1598ko otsaila- Nagasaki, 1637ko irailaren 29a) apaiz eta misiolari domingotarra izan zen, Japonia ebanjelizatzen hil zena[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oñatin jaio, domingotar bilakatu eta Espainiako probintzian aritu zen Rosariokora bidali zuten arte. Luzongo Bataan misioan ebanjelioa aditzera eman zuen[2].
1636an Manilako domingotarrek boluntarioen espedizioa antolatu zuten Japoniako kristauak laguntzeko asmotan. Hara joan ziren Antonio González, Guillermo Courtet eta Miguel Aozaratzakoa, Vicente Shiwozuka japoniar apaiza eta Lazaro Kyotokoa izeneko laiko batekin batera. Lorenzo Ruiz itsasoan gehitu zen. Okinawara ailegatu bezain pronto, preso hartu, torturatu eta bere fedea ukatu gabe denak hil ziren[3].
1980ko urriaren 11an Joan Paulo II.ak martiri izendatu, 1981eko otsailaren 18an dohatsu aitortu eta 1987ko urriaren 18an santu izendatu zuen. Irailaren 29an ospatzen da bere eguna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Saints.SQPN.com. Saint Miguel González de Aozaraza de Leibar. .
- ↑ Eliza Katoliko Erromatarra. Lorenzo Ruiz y 15 compañeros, Santos. www.catholic.net.
- ↑ Leonardi, Claudio; Riccardi, Andrea; Zarri, Gabriella. (2000). Diccionario de los santos. Editorial San Pablo, 234 or. ISBN 8428522588, 9788428522588..