[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Michel Audiard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Audiard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Michel Audiard
JaiotzaParisko 14. barrutia eta rue Brézin (en) Itzuli1920ko maiatzaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDourdan1985eko uztailaren 28a (65 urte)
Hobiratze lekuaMontrougeko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, film-zuzendaria, gidoilaria, dialogue writer (en) Itzuli, idazlea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0002192 Allocine: 31194 Rottentomatoes: celebrity/michel_audiard Allmovie: p80172 TCM: 6865 Metacritic: person/michel-audiard
Musicbrainz: ab590a8b-6d53-46b3-b976-cc4e4ac7ee84 Discogs: 1362452 Find a Grave: 118243863 Edit the value on Wikidata

Pierre Michel Audiard (miʃɛl odjaʁ ahoskatua; Paris, 1920ko maiatzaren 15aDourdan, 1985eko uztailaren 27a) frantses idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea izan zen.

1950eko hamarraldiaren hasieran, Audiard frantses zinemako pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen. Bere elkarrizketak zinemako zuzendari handienen neurrira idatziak izan ziren (Jean Gabin, Lino Ventura, Jean-Paul Belmondo, Bernard Blier), eta bete-betean asmatu zuen ikusleak erakartzen. Hizkuntza lizunaren eta herri-hizkeraren maisutzat hartu izan da. Ehun bat filmetako elkarrizketak osatu zituen, besteak beste, Un taxi pour Tobrouk (1961, Taxi bat Tobroukera), Mélodie en sous-sol (1963, Melodia lurpean), L'Incorrigible (1975, Ezin zuzenduzkoa), Le Professionnel (1981, Profesionala). Zuzendari gisa ere lan egin zuen, eta 1968tik 1974ra bitartean, bederatzi film egin zituen. Film horietatik bi dira aipagarriak, Comment réussir... dans la vie quand on est con et pleurnichard (1973, Nola lortu arrakasta... bizitzan baboa eta negartia zarenean) eta Vive la France! (1973, Biba Frantzia!). 1980ko hamarraldian, zorroztasun handiko elkarrizketak osatzeko gauza zela frogatu zuen: Garde à vue (1981, Guardia badatorrela) eta Mortelle Randonnée (1983, Ibilaldi hilkorra). Garai horretakoa da, bestalde, On ne meurt que deux fois (1985, Bitan bakarrik hiltzen da). Umore handiko literatura-lanak idatzi zituen, Le P'tit Cheval de retour (1975, Itzulerako zaldi txikia), eta baita emozio handikoak ere, La Nuit, le jour et toutes les autres nuits (1978, Gaua, eguna eta beste gau guztiak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Audiard Aldatu lotura Wikidatan