Merkataritzako ontzidi
Itxura
Merkataritzako ontzidia[1] merkataritzarako eta turismorako erabiltzen diren itsasontzien flota da, eta, hondamendi bat gertatuz gero, itsas armada militarra osa dezakete. Flota horiek kategoria desberdinetan bana daitezke, helburuaren edo tamainaren arabera:
- Zamaontziak, batez ere kontainer-ontziak.
- Solteko gaien itsasontziak, adibidez, karga oso astunetarako, izozkailuetarako, ibilgailuak edo makineria berezia garraiatzeko.
- Kabotaje-ontziak, itsasontzi txikiagoak edozein karga-kategoriatarako, normalean ibilbide transozeanikorik egiten ez dutenak, baizik eta garraioak kostaldean zehar (kabotajea).
- Gurutzaontziak.
- Transbordadoreak, gehienak bidaiarien eta autoen karga-konbinazio bat, normalean bi porturen arteko ibilbide erregularretarako erabiltzen direnak.
- Erregaiak edo bestelako likidoak garraiatzeko itsasontziak, hala nola petrolio-gordina, finketa eta beste petrolio-produktu batzuk, gas likidotua (gas naturala, adibidez) eta produktu kimikoak. Baita likido jangarriak ere, hala nola olio begetalak, ardoa eta beste elikagai batzuk. Tankeen sektoreak munduko tonaren heren bat hartzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1998]