[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Menteitheko aintzira

Koordenatuak: 56°10′36″N 4°17′39″W / 56.176666666667°N 4.2941666666667°W / 56.176666666667; -4.2941666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Menteitheko aintzira
Lake of Menteith (en) Loch Innis Mo Cholmaig (gd)
Datu orokorrak
Motaaintzira
Luzera2,5 km
Zabalera1,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak56°10′36″N 4°17′39″W / 56.176666666667°N 4.2941666666667°W / 56.176666666667; -4.2941666666667
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaStirling
Hidrografia
Betebidea
HustubideaGoodie Water

Menteitheko aintzira (ingelesez: Lake of Menteith, Eskoziako gaeleraz: Loch Innis Mo Cholmaig) Eskozia erdialdean dagoen aintzira da, Stirling eskualdean.

XIX menderarte Loch of Menteith izena nagusitu zen arren Lake izena duen Eskoziako aintzira bakarra izan da oraintsu arte. Izena XVI mendean herbeheretar kartografoek Laich o Menteith izena ezartzeagatik etor daitekeela uste da, baina laich hitzak ez du lakua esan nahi, sakonunea baizik.

Forth eta Teith ibaiek Stirlingetik gora eraturiko eremu alubialaren gainean kokaturik dago aintzira. Hainbat uharte ditu barnean, aipagarriena Inchmahome da, bertan baitago Inchmahome prioratoa, 1547an Maria I.a Eskoziakoaren babesleku izan zena.

Aintzirak ez du sakonera handirik eta neguan noizbehinka izoztu egiten da. Izotzak 18 cm-ko lodiera hartzen duenean curling partida ezagun bat jokatzen da bertan, Grand Match izena duena. 1979an jokatu zen azken aldiz, ordutik ez baita ura izoztu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]