McMafia
McMafia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Hossein Amini eta James Watkins (en) |
Izenburua | McMafia |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma |
Grabazio lekua(k) | Belize |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James Watkins (en) |
Gidoigilea(k) | Hossein Amini Misha Glenny (en) James Watkins (en) Laurence Coriat (en) |
Antzezlea(k) | |
James Norton David Strathairn Aleksei Serebryakov (en) Maria Xukxina Juliet Rylance Caio Blat (en) Merab Ninidze (en) Faye Marsay (en) David Dencik Oshri Cohen (en) Kirill Pirogov (en) Nawazuddin Siddiqui (en) Karel Roden Aaron Vodovoz (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | AMC (telebista katea) BBC Twickenham Film Studios (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | BBC One AMC (telebista katea) |
Hasiera-data | 2018ko urtarrilaren 1a |
Amaiera-data | 2018ko otsailaren 11 |
bbc.co.uk… | |
|
McMafia telesail bat da, zortzi ataletakoa, BBC telebistak egina, Hossein Aminik sortua eta James Watkinsek zuzendua. Inspiratuta dago fikzioz besteko liburu batean, McMafia: A Journey Through the Global Criminal Underword / McMafia: bidaia bat gaizkileen azpimundu globalean zehar (2008), Misha Glenny kazetariarena.[1] Bertan aktore nagusia James Norton da, zeinak antzezten baitu Alex Godman, errusiar mafiako buruzagi baten semea, Britainia Handian hazi dena. Alexen aita Londresen bizi da, eta saiatzen da alde egiten krimen antolatuaren sareetatik. Ekoiztetxe hauek egin dute telesail hau: BBC, AMC eta Cuba Pictures. BBC One kateak estreinatu zuen telesail hau 2018ko urtarrilaren 1ean. [2][3][4]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James Norton: Alex Godman inbertsio-enpresa bateko kudeatzaile gaztea.
- David Strathairn: Semiyon Kleiman, negozio gizon israeldarra.
- Juliet Rylance: Rebecca Harper, Alexen neska-laguna.
- Merab Ninidze: Vadim Kalyagin, mafia errusiarreko kide ahaltsua.
- Aleksey Serebryakov: Dimitri Godman, Alexen aita.
- Maria Shukshina: Oksana Godman, Alexen ama.
- Faye Marsay: Katya Godman, Alexen arreba.
- David Dencik: Boris Godman, Alexen osaba.
- Oshri Cohen: Joseph, bizkartzain israeldarra.
- Sofia Lebedeva: Lyudmilla Nikolayeva, estetikalaria.
- Caio Blat: Antonio Mendez
- Kirill Pirogov: Ilya Fedorov
- Nawazuddin Siddiqui: Dilly Mahmood, negozio-kide indiarra.
- Karel Roden: Karel Benes.
Bigarren mailakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yuval Scharf: Tanya.
- Anna Levanova: Natasha.
- Clifford Samuel: Femi.
- Maria Mashkova: Masha.
- Kemi-Bo Jacobs: Karin.
- Atul Kale: Benny Chopra.
- Evgeni Golan: Marat.
- Eve Parmiter: Jennifer.
- Tim Ahern: Sydney Bloom.
- Ellie Piercy: Sandrine.
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]McMafia inspiratu zen fikzioz besteko liburu batean, McMafia: Seriously Organised Crime / McMafia: krimen serioski antolatua, Misha Glenny kazetariak 2008an plazaratu zuena. Telesailak hainbat hari jaso ditu Glenny-ren liburutik, zeinak dokumentatzen baititu hainbat mafia-erakunde, munduan zehar dihardutenak. Hossein Amini-k eta James Watkins-ek sortu zuten telesaila. Ekoitzi, berriz, etxe hauek: BBC, AMC eta Cuba Pictures, Twickenham estudioekin batera. [5]
BBC-k 2015eko urrian iragarri zuen telesaila egiteko asmoa zuela.[6] 2016ko apirilean jakinarazi zen James Norton izango zela aktore nagusia, Alex Godman burtsako kudeatzailearen rolean, eta James Watkins-ek zuzenduko zituela atal guztiak. Bestelako aktoreen berri, hala nola Maria Shukshina eta Aleksey Serebryakov Alexen guraso gisa eta David Strathairn Israelgo enpresa-gizon ilunaren rolean, 2016ko azaroan eman zen.[7] Amini eta Watkins-ekin batera, beste hauek ere parte hartu zuten telesailaren gidoian: David Farr, Peter Harness eta Laurence Coriat.[8]
Leku hauetan filmatu da telesaila: Londres, Zagreb, Split, Opatija, Qatar, Mumbai, Praga, Kairo, Belgrad, Istanbul, Mosku eta Tel Aviv.[5][8][9][10] Aurrekontuari dagokionez, atal bakoitzak zenbait milioi libera balio zuen.[11]
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. (guzt.) |
Izenburua | Zuzendaria | Ekoizlea(k) | Emisio data |
---|---|---|---|---|
1 | «1. atala» | James Watkins | Hossein Amini eta James Watkins | 2018ko urtarrilaren 1a |
Vadim Kalyagin enpresari errusiarrak atentatu bat izango du. Ordainetan, mendekua Alex Godman diru funtsetako kudeatzaile britainiarraren osabari etorriko zaio. Horrek botere-borroka bat piztuko du errusiar eta israeldar azpimundu kriminalen artean. Ordura arte Alex gai izan da bere inbertsio-konpainia auzi horietatik kanpo eusteko, nahiz eta iraganean bere aitak interesak izan dituen Errusiako azpimunduan. | ||||
2 | «2. atala» | James Watkins | Hossein Amini eta James Watkins | 2018ko urtarrilaren 2a |
Neska gazte bat, Lyudmilla, Kairora iritsiko da, bertan lan egiteko estetikalari moduan. Iritsitakoan, konturatuko da giza-trafikatzaileek engainatu egin dutela. Semiyonek kendu nahi dio Mumbaiko kontrola Vadimi, eta aliatuak bilatuko ditu, baita dirua ere, operazioak finantzatzeko. Horretarako, Alexen inbertsio-konpainia erabiliko du. Lyudmillak eta beste neska batzuek ikusiko dute zein ankerrak diren beren bahitzaileak. Semyionek Pragara deituko dio Alexi, han hankaz gora jarri nahi ditu-eta Vadimen kontrabandoko operazioak. Alexen aita saiatuko da bere buruaz beste egiten. Giza-trafikatzaileek Israelera pasatuko dute Lyudmilla. Bertan, Semiyonen laguntzaile batek, Tanyak, Lyudmilla hartuko du. | ||||
3 | «3. atala» | James Watkins | David Farr eta Hossein Amini | 2018ko urtarrilaren 7a |
Semiyonek Pragan eta Mumbain dituen negozioak hazi egingo dira. Vadim, ordea, kezkatuta dabil, eta Pragara joango da, erantzun bila. Semiyonek asmoa du Israelgo uretan goi mailako kasino bat egiteko, luxuzko itsasontzi batean. Tanyak, bestalde, Ludmylla prestatuko du bere sexualitatea erabil dezan sekretuak aterarazteko Semiyonen balizko negozio-kideei. Antonio Mendez izeneko negozio-gizona Rebeccari hurbilduko zaio, Alexen neska-laguna, esanez Alexen aspaldiko ikaskidea dela. Alexek baina, ez du ezagutzen. Hala ere, bilera egingo dute Frantziako hegoaldean, Antonioren villan. Antoniok erabili nahi ditu Semiyonen itsasontziak Europan droga sartzeko. Alexek ezkontzeko eskatuko dio Rebeccari. | ||||
4 | «4. atala» | James Watkins | David Farr eta Hossein Amini | 2018ko urtarrilaren 14a |
Smiyonek gomendatzen dio Alexi ez negoziorik egiteko Mexikoko kartelarekin. Alexek informatikari bat erabiliko du lankideei ezkutatzeko Semiyonekin dituen negozioak. Rebecca kezkatzen hasiko da, konturatzen denean Alexek bigarren telefono bat daukala. Hori dela-eta, Alexen aitari azalduko dio kezka. Bere kontaktuen bidez, Semiyonek jakingo du Vadimek nola trafikatzen dituen drogak Mumbain. Semiyonek Alexen esku utziko du erabakia, drogak lapurtu bai ala ez, eta jakinaraziko dio horrek ondorioak izango dituela. Rebeccak aurpegira eskatuko dizkio kontuak Alexi, honek Semiyonekin dituen negozioen gainean. Hala ere, Alexek erabakiko du droga lapurtzea. | ||||
5 | «5. atala» | James Watkins | Laurence Coriat eta Hossein Amini | 2018ko urtarrilaren 21a |
Alex eta Semiyon ez datoz bat nola presionatu Vadim. Poliziak atxilotu egingo du Semiyon, ustez bortxatu duelako bere mutil amorantea. Lyudmillak aukera bat ikusiko du hor alde egiteko Semiyonen atzaparretatik. Horretarako, Alexen bitartekaritza beharko du. Rebecca Antoniorekin elkartuko da, eta aholkua eskatuko dio Alexen negozioen inguruan. Mashak aitortuko dio Katyari, Alexen arreba, hauen aitak haurdun utzi duela. Kargugabetzearen truk, Alexek xantaia egingo dio Semiyoni; sinaraziko dio onartuko duela bere ontziak erabiltzea Antonioren droga garraiatzeko, eta Lyudmilla joaten utziko duela. Semiyonek onartu egingo du lehen baldintza; ez ordea, bigarrena. | ||||
6 | «6. atala» | James Watkins | Laurence Coriat eta Hossein Amini | 2018ko urtarrilaren 28a |
Alexek ezkutuan eramango du Semiyonen enplegatu bat, Londresen bizkartzain talde bat antola dezan, bere familia babeste aldera. Areago, Alexek eten egingo ditu harremanak bere neska-lagunarekin, eta Rebecca apartamentu batera joango da bizitzera. Kontua da Rebecca urruntzea, Vadimen gaizkileek bakean utz dezaten, baina dena begi-bistan geratuko da Benes bisitatzen duenean, azken hau Vadimen aldera pasatu baita, behartuta. Rebeccak tiro bat jasoko du urdailean, baina Alexen bizkartzainak salbatuko du, garaiz iritsiko baita hiltzailea garbitzeko. | ||||
7 | «7. atala» | James Watkins | Peter Harness eta Hossein Amini | 2018ko otsailaren 4a |
Alexek aitortuko dio familiari nolako harremanak dituen mafiarekin. Ospitalean dagoela, bere neska-lagunak galdu egingo du itxaroten zuen umea, eta arbuiatuko du mutila. Alexen aitak, berriz, Errusian zituen aspaldiko kontaktuak erabili nahi izango ditu familia babesteko, eta horrek bi ondorio izango ditu. Alex Istanbulen elkartuko da Vadimekin eta Semiyonekin, bakeak egiteko asmoz. Hala ere, Vadimez fidatzen ez denez, Alexek aliantza bat egingo du Antoniorekin eta beronen lankide mexikar mafiosoarekin. Bestetik, Vadim hil guran, hiltzaile talde batek haren alaba Natasha hilko du, istripuz. | ||||
8 | «8. atala» | James Watkins | Peter Harness eta Hossein Amini | 2018ko otsailaren 11 |
Bere aita zertan dabilen ez dakiela, Alex Moskura joango da, eta Ilyaren agenteek atxilotu egingo dute. Ihes egingo du, eta bere bizkartzainak eta Lyudmillak babestuko dute, azken honen gurasoen esker ona baliatuta. Bitartean, Ilyaren nagusiak eta Errusiako zerbitzu sekretuek Ilya bera kritikatuko dute, Vadimi dion leialtasunagatik. Mexikoko eta Errusiako droga-oligarka zenbaitekin egindako bilera batean, Alexek sendotu egingo du bere posizioa mafioso ahaltsu gisa, Antonio baztertuta. Zerbitzu sekretuko agenteek zauritu egingo dute Vadim tiroketa batean, baina honek ihes egingo du apartamentu batera, eta aurre egingo dio Alexi azken konfrontazio batean. |
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lucy Mangan kritikariak idatzi zuen The Guardian egunkarian telesaila “zoragarriro antolatua dela”, eta deskribatu zuen gidoia “batez bestekoaren gainetikotzat”.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.goodreads.com/book/show/1906500.McMafia
- ↑ (Ingelesez) BBC. (2017-2-2). First look image released for BBC One's McMafia. .
- ↑ (Ingelesez) Bryant, Adam. AMC Releases First Photo From Upcoming Series McMafia. .
- ↑ (Ingelesez) «Here's a look at the new James Norton spy thriller McMafia, coming soon» The Sun 2017-5-11.
- ↑ a b (Ingelesez) Szalai, Georg. (2017-4-5). «MIPTV: 'Drive' Writer and 'McMafia' Author on Teaming Up for BBC/AMC Series» The Hollywood Reporter.
- ↑ (Ingelesez) BBC. (2015-10-21). BBC One announces McMafia, brand new thriller series by Hossein Amini & James Watkins. .
- ↑ (Ingelesez) BBC. (2016-11-15). Further casting announced for epic new BBC One drama McMafia. .
- ↑ a b (Ingelesez) BBC. (2017-3-20). Brazilian star Caio Blat to star in brand new BBC series McMafia alongside James Norton and Juliet Rylance. .
- ↑ (Ingelesez) Hamad, Marwa. (2017-3-4). GulfNews.
- ↑ (Kroazieraz) «"McMafia" se do prosinca snima u Zagrebu» Dnevnik 2017-5-15.
- ↑ (Ingelesez) Foster, Patrick. (2016-8-3). «James Norton to play another Russian in big-budget BBC drama McMafia» The Daily Telegraph.
- ↑ (Ingelesez) Mangan, Lucy. (2018-01-01). «McMafia review – James Norton caught in a twisted web of international crime | Lucy Mangan» The Guardian ISSN 0261-3077..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hossein Aminik idatzitako telesailak
- James Nortonek antzeztutako telesailak
- David Strathairnek antzeztutako telesailak
- Maria Xukxinak antzeztutako telesailak
- Juliet Rylancek antzeztutako telesailak
- David Dencikek antzeztutako telesailak
- Karel Rodenek antzeztutako telesailak
- AMC (telebista katea)ek ekoitzitako telesailak
- BBCek ekoitzitako telesailak
- AMCko telesailak
- BBCko telesailak
- Erresuma Batuko telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- Londresen girotutako telesailak
- Israelen girotutako telesailak
- Frantzian girotutako telesailak