[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mazedoniar Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mazedoniar Inperioa
Μακεδονία
Makedonía
K.a. 800 – K.a. 146
Monarkia
Mazedoniar Inperioko bandera

Mazedoniar Inperioko armarria

Mazedoniar Inperioa bere hedadurarik handienean, K.a. 330. urtean
Geografia
HiriburuakAigai, K.a. 400.etik Pella
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako mazedoniera, Koine eta Atikar greziear
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa
Historia
Karanusek Argeadar leinua ezarri zuenK.a. 800
Amyntas III.ak Mazedon batu zuenK.a. 382
Erromako Errepublikak konkistatu zuen Laugarren Mazedoniar GerranK.a. 146
Aurrekoa
Aro Iluna
Ondorengoak
Atalidar dinastia
Seleukotar Inperioa
Egiptoko Aro Helenistikoa
Mazedonia (erromatar probintzia)

Mazedoniar Inperioa (grezieraz Μακεδονία) Garai klasikoan gaur egungo Greziaren iparraldean sortu zen estatua izan zen. Epiroko Erresuma zuen mendebaldean eta Trazia ekialdean. K.a. V. mendean egonkortu zen eta K.a. IV. mendean Filipo II.arekin hedapen handia lortu zuen: Mazedonia Greziako potentzia nagusi bilakatu zen. Haren semea zen Alexandro Handiak garai hartan ezagutzen zen munduko lur gehienak konkistatu zituen, eta Greziako historiako Garai helenistikoa deritzonari hasiera eman zion.

K.a. VIII. mendean, Aliakmon ibaiaren inguruan bizi ziren mazedoniarrak ekialderantz joan ziren, Perdika I.a erregearen agindupean, lurraldearen batasuna lortzeko. Mazedoniako erreinua penintsulako barnealdera mugatzen zen, itsasaldea greziarren mendean baitzegoen. K.a. V. mendearen bukaeran, Arkelao erregeak (K.a. 413-399 bitartean errege) Pella hartu zuen Mazedoniako hiriburutzat. Mazedoniako erreinuaren urterik oparoenak Filipo II.aren (K.a. 359-336 bitartean errege) eta haren seme Alexandro Handia edo Alexandro III.aren (K.a. 336-323 bitartean errege) agintaldikoak izan ziren. Filipo II.aren garaian, Mazedonia Greziari nagusitu zitzaion, eta Alexandrok, persiarrak garaitu ondoren, Nilo eta Indus ibaietaraino iristen zen inperioa sortu zuen. Alexandro hil zenean, Mazedonia haren jeneralen artean banatu zen; haiek luze gabe elkarren aurka hasi ziren inperio osoaz jabetu nahian.

Mazedonia zen inperioaren erdigunea, eta gogor lehiatu ziren hura beretzen. Antipatros-ek (Alexandroren ordezkaria Europan) eta Kasandro haren semeak Mazedoniaren eta Greziaren gaineko aginpideari eutsi zioten, baina Kasandro K.a. 297an hil zenean, gerra zibila piztu zen. Demetrios I.a Poliortzetes erregearen sei urteko agintaldiaren ondoren (K.a. 294-288) anarkia hedatu zen berriro. K.a. 277. urtean, Antigonos II.a Gonotas-ek Mazedoniako erregetza hartu zuen, eta harekin K.a. 168ra arte etenik gabe iraun zuen antigoniden dinastia hasi zen. Filipo V.a eta Pertseo erregeen agintaldian, Mazedonia eta Erroma elkarren kontra borrokatu ziren (Mazedoniako gerrak: K.a. 216-205; K.a. 200-196; K.a. 172-168), eta Mazedonia atera zen galtzaile.

Erromaren mendean zegoela, lau errepublikatan banatu zen Mazedonia, hiriburutzat Tesalonika, Pella, Pelagonia eta Anfipolis zituztenak. K.a. II. mendean Erromako probintzia bilakatu zen Mazedonia, lau probintziek administrazio bana zutela. Orduan amaitu zen Mazedoniar Inperioa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]