[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Maylis Adhémar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maylis Adhémar
Bizitza
Jaiotza1985 (38/39 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Maylis Adhmar (Frantzia, 1985) idazlea eta kazetaria da. Bénie soit Sixtine (Julliard) bere lehen eleberriarekin eman zen ezagutzera, 2020an.[1][2]

1985ean jaioa, Maylis Adhémar Tarneko herri txiki batean hazi zen, lau alabako familia katoliko tradizionalista batean.[3] Haurtzarotik idazten ditu istorioak eta antzezlanak.[4] Nekazaritzako batxilergoa lortu zuen, egurgile bihurtzeko asmoz. Historia masterra egin ondoren, Patagoniara joan zen, eta, gero, prentsan ikastaro ugari egin zituen. Frantseseko irakaslea ere izan zen Txinan. 2010etik, Toulousen bizi da, kazetari independentea da, eta idazteko eta kazetaritzan hasteko tailerrak antolatzen ditu gazteentzat, landa-eremuetan. Maylis Adhémar bi seme-alabaren ama da.[5]

  • Prix A livre ou verre 2021, Bénie soit Sixtine lanagatik[6]
  • Prix des lecteurs de la Maison du livre 2021, Bénie soit Sixtine lanagatik[7]
  • Prix des lecteurs de Loudéac communauté 2021, Bénie soit Sixtine lanagatik[8]
  • Prix littéraire Féminin Pluriel Montpellier Méditerranée 2021, Bénie soit Sixtine lanagatik[9]

Lotutako artikulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bénie soit Sixtine, Sophie Reineren telefilma (2023-2024)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]