[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Matteo Jorgenson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matteo Jorgenson

(2023)
Bizitza
JaiotzaWalnut Creek1999ko uztailaren 1a (25 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Jelly Belly-Maxxis 2018-2018
AG2R Citroën Team (ikaslea)2019ko abuztuaren 1a-2019ko abenduaren 31
Movistar Team 2020-2023
Chambéry CF 2019ko urtarrilaren 1a-2019ko uztailaren 31
Hot Tubes Development Cycling Team (en) Itzuli 2015-2017
LottoNL–Jumbo 2024-
 
Pisua67 kilogramo
Altuera190 zentimetro

Twitter: MatteoJorg Instagram: matteojorgenson Edit the value on Wikidata

Matteo Jorgenson (Walnut Creek (Kalifornia), 1999ko uztailaren 1a) txirrindulari estatubatuarra da, Team Visma-Lease a Bike taldeko partaidea dena.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an profesionaletara pasatu zen Jelly Belly p/b Maxxis talde estatubarrean.[1] Hurrengo urtean, Europara etorri zen Chambéry CF taldean lehiatzeko eta abuztuan stagiaire izatera pasatu zen.[2] Bi hilabere geroago, 2020an UCI WorldTourrean lehiatuko zela iragarri zen, Movistar Team taldean.[3] 2020ko urrian, kontratua 2023raino luzatuko zela eman zen jakitera.[4]

2021eko denboraldiarten hasieran, zortzigarren amaitu zen Paris-Nizan.[5] Urte horretan bertan Italiako Giroan parte hartu zuen, baita Poloniako Itzulian ere, non hirugarren amaitu zen etapa batean.[6][7] Hurrengo urtean bikain hasi zen Proventzako Tourrean eta podiumetik 2 segundora amaitu zen,[8]

2023ko denboraldia ongi hasi zen, Omango Tourreko sailkapen orokorra eta etapa bat lortuz. [9], geroago zortzigarren amaitu zen berriro ere Paris-Nizan.[10]. Uztailean Frantziako Tourrean parte hartu zuen eta bederatzigarren etapa irabazteko zorian egon zen, baina helmugatik 400 metrotara gailendua izan zen.[11] Denboraldi honen amaieran, Jumbo-Visma taldearekin fitxatu zen 2024rako.[12]

Talde berriarekin Paris-Niza eskuratu zuen, azken etapan Brandon McNultyri gailendu zitzaiolarik.[13] eta horren ostean Flandrian Zehar klasikoan ere gailendu zen.

2019

2021

2022

2023

2024

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Italiako Giroa 98.
Frantziako Tourra 20. UT 8.
Espainiako Vuelta

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Paris-Niza 8. UT 8. 1.
Tirreno-Adriatiko 46.
Romandiako Tourra X 2.
Dauphiné Libéré 13. 63.
Poloniako Itzulia 113.

Klasikoak eta Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Omloop Het Nieuwsblad UT 18 29.
Kuurne-Brusela-Kuurne 24. 65. 66.
Strade Bianche UT
Milan-San Remo 17.
E3 Harelbeke X 4. 5.
Flandrian Zehar X 1.
Flandriako Tourra 9. 31.
Paris-Roubaix X 65.
Flèche Wallonne 32. 91.
Lieja-Bastogne-Lieja 45. 56.
Donostia Klasikoa X 65.
Quebeceko Sari Nagusia X X 42.
Montrealgo Sari Nagusia X X 24.
Munduko errepideko txapelketa UT

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]