Marisa Arruabarrena
Appearance
Marisa Arruabarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1967ko uztailaren 24a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, poeta eta idazlea |
Marisa Arruabarrena Elizalde (Orio, Gipuzkoa, 1967ko uztailaren 24a) gipuzkoar irakaslea, idazlea eta poeta da.[1] 2020an bere lehen liburua argitaratu zuen, Ezkutuan dagoena izenburuko poesia-liburua. Hamahiru urtez sentitu eta idatzitakoak bildu zituen lan horretan.[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marisa Arruabarrena Elizalde. Orion sortua,1967an. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. Euskal filologian lizentziaduna, irakaslea, idazlea, olerkaria, eta ama da.[1]
Orain arte olerkia bakarka (Ezkutuan dagoena) edo taldean eman du argitara (Hatsaren poesia). Argitaratutako lehen eleberriak Osaba Joxereren sotoko kutxan izenburua du.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezkutuan dagoena (2020, Maiatz)
- Ezkutuan dagoena (2022, Dakit)
Taldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hatsaren poesia
Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osaba Joxeren sotoko kutxan (2021, Dakit)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Marisa Arruabarrena Elizalde» www.dakit.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
- ↑ Kulturklik. (2020). Ezkutuan dagoena. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
- ↑ Urr 28; 2020. Marisa Arruabarrenak “Ezkutuan dagoena” liburua aurkeztu du | Antigua Luberri BHI. (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Aurkenerena: Marisa Arruabarrenaren liburuak gogoeta-gai. [1]