[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mario Andretti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mario Andretti
Mario Andretti
Datu pertsonalak
Izen osoa Mario Gabriele Andretti
Jaio 1940ko otsailaren 28a (84 urte)
Montona, Italia gaur egun Motovun, Kroazia (Italia Italia, gaur egun Kroazia Kroazia)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1968-1972, 1974-1982
Taldeak Lotus, March, Ferrari, Parnelli, Alfa Romeo eta Williams
Lasterketak 131 (128 hasiera)
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 1 (1978)
Garaipenak 12
Podium 19
Pole Position 18
Itzuli azkarra 10
Lehen lasterketa 1968ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1971ko Hegoafrikako Sari Nagusia
Azken garaipena 1978ko Herbehereetako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1982ko Caesars Palaceeko Sari Nagusia

Mario Gabriel Andretti (Montona, Italia, gaur egun Motovun, Kroazia, 1940ko otsailaren 28a) 1 Formulako automobil-gidari ohi estatubatuarra da.

Mario Andretti Lotus 63a gidatzen (1969).

1942an, Bigarren Mundu Gerra bete-betean zegoela, Lucca hirira joan zen bizitzera bere familiarekin, eta han hamahiru urterekin hasi zen auto-lasterketetan parte hartzen. 1955ean Andrettiren familiak Estatu Batuetara emigratu zuen, eta 1958az geroztik stockcars lasterketetan esku hartu zuen Andrettik. 1961ean egin zen auto-lasterketako gidari profesional. 1963rako irabaziak zituen ehun bat lasterketa, eta Indy Formulako Munduko txapeldun izan zen 1965, 1966 eta 1969 urteetan. 1965ean lehen aldiz parte hartu zuen lau urte geroago, 1969an, irabaziko zuen Indianapolisko 500 milietako lasterketan. 1967. urtean Daytonako 500 miliako stockcar lasterketa irabazi zuen, eta 1971n Daytonako 24 orduak eta Segringeko 12 orduak.

1970eko hamarkadan, 1 Formulako Munduko Txapelketetan murgildu zen buru-belarri. 1971n irabazi zituen bere lehen sari nagusiak, Kyalami eta Ontariokoak, eta 1978an, berriz, Munduko txapelketa. Gero Estatu Batuetako Indy Formulako lasterketetara itzuli eta 1984an maila honetako Munduko txapelketa irabazi zuen berriro. 1994an lasterketak utzi egin behar zituela adierazi arren, hurrengo bi urteetan Le Manseko 24 orduetan parte hartu zuen Michael, John eta Jeff semeekin. 2003an 500 miliako lasterketan parte hartzen saiatu zen arren, lasterketa-probetan istripua izan zuen eta lasterketak guztiz utzi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]