Mariana Rodríguez del Toro
Mariana Rodríguez del Toro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1775 |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | 1821 (45/46 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Manuel Lazarin (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Q105961892 |
Mariana Rodríguez del Toro de Lazarín (Mexiko Hiria, c. 1775. - ibid., 1821. urtearen ondoren) ideologia liberaleko emakumea izan zen, Mexicano Independentziaren alde borrokatu eta, senarrarekin batera, erregeordetzaren gobernuaren aurka konspiratu zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manuel Lazarán izan zuen senarra, bera bezala matxinatuen alde zegoena. 1811ko apirilaren 8an Félix María Callejaren mezulari bat iritsi zen Mexiko Hirira, Ignacio Elizondo erregezaleak traizionatu zituen buruzagi independentistak harrapatzearen berri emanez. Francisco Xavier Venegas erregeordeak berri eman zion populazioari eta pozez ospatu zuen garaipena, Aste Santua izan arren.[1]
Independentziaren aldeko ideiak zituzten konspiratzaileak literatur solasaldietan elkartzen hasi ziren, beren buruzagien porrotaren eta harrapaketaren berri izan zutenean eta mugimendua suntsituta zegoela ondorioztatu zuten. Hala ere, Mariana Rodríguez del Torok, baikortasunez, animatu zituen:
Zer gertatzen da, jaunak? Amerikan ez al dago beste gizonik preso hartu dituzten jeneralez gain? Presoak askatu: har dezagun hemen erregeordea, urka dezagun! Mariana Rodríguez del Toro.[2]
Solasaldian, Marianaren ideiarekin jarraitzea adostu zen eta erregeordearen aurkako erasoaren data zehaztu zen. Hala ere, konspirazioaren planak porrot egin zuen, José María Gallardok traizionatu egin baitzituen, La Merced elizara joan zen Aita Camargorekin aitortzera. Apaizak aitormenaren sekretua urratu egin zuen eta erregeordeari konspiratzaileen berri eman zion.
Mariana eta bere senarra atxilotu egin zituzten. Miguel Bataller epailea izan zen, parte hartu zutenen prozesuko buru. Preso eta mehatxatuta egon arren, Marianak ez zuen bere taldeko inor salatu. 1820ko abendura arte, Lazarín ezkontideak ez zituzten askatu. Mariana ordea, 1821eko lehen hilabeteetan hil zen herrialdeko Independentziaren lekuko izan gabe.
Ohoreak eta aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marianaren izena urrezko letrez idatzi zen Kongresu Aretoan. [3]
- Mexiko Hiriko "Centro Histórico" auzoko kale batek bere izena darama.
- Lehen hezkuntzako eskola bat dago Veracruz hirian eta portuan, bere izenarekin.
- Toluca hirian ere lehen hezkuntzako eskola bat dago bere izenarekin.
- Era berean, Leongo Hirian, Guanajuaton, Colonia Jardines de Oriente-n, Mariana Rodríguez de Lazarín Hiriko Lehen Hezkuntzako Eskola dago.
- Bere izena Independentziaren heroiekin batera dago idatzita, legea irudikatzen duen estatuaren oinarrian, Erreformaren pasealekuan dagoen Independentziaren Zutabean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- BERBERA Editores (2004). Cien breves biografías de mexicanos célebres. Berbera editores. ISBN 968-5275-40-8.