Manuel de Mendívil
Manuel de Mendívil | |||
---|---|---|---|
1936 - 1937 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1874ko azaroaren 4a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Donostia, 1942ko apirilaren 5a (67 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, marinela eta militarra |
Manuel de Mendívil y Elío (Madril, 1874ko azaroaren 4a - Donostia, 1942ko apirilaren 5a)[1] idazle, militar eta politikari kontserbadore espainiarra izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Ginea Espainiarraren Gobernadore frankista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas Armadan kargu desberdinak bete zituen. 1893an Asturias fragatan ibili zen. Ondoren erregearen Giralda Iotan egon zen. Itsas Tenienta bezala batzorde batekin Europako estatu desberdinetan egon zen Espainiarako itsaspekoak erosteko asmoz. Armadaren irakaskuntzan aritu zen. Rosario Martínez de Irujo y Caro del Alcázar y Szechenyi-rekin ezkondu zen.[2] Revista General de la Marina aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1931an erreserbara pasa zen. Espainiako Gerra Zibilean, 1936tik 1937ra, behin Gineako kolonian borrokak bukatuta, Gobernadorea izendatu zuten. 1942an Donostian hil zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkari askotan idatzi zuen: Alrededor del Mundo (zuzendaria izan zen), Revista General de la Marina (zuzendaria ere), Blanco y Negro... Los Contemporáneos literatura bilduma ere zuzendu zuen. Bere lan ezagunenak, bestetik, hauek dira:
- Sara La Loca (1909)
- Mar de ojo (1910)
- La crueldad del amor (1910)
- Sombras (viajes novelescos) (1910)
- La última etapa (1911)
- Países de niebla (viajes novelescos) (1911)
- El ocaso de los reyes (1911)
- El encanto de la sirena (1912)
- Amor, eterno amor (1912)
- Historia de muchas vidas (1913)
- Viaje sentimental (1918)
- Méndez Núñez, el héroe del Callao (1930). Casto Méndez Núñez mariñelaren biografia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel de Mendívil |