Madalena Jauregiberri
Madalena Jauregiberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Madeleine Jaureguiber |
Jaiotza | Aloze-Ziboze-Onizegaine, 1884ko urriaren 13a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Aloze-Ziboze-Onizegaine, 1977ko urriaren 20a (93 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Madalena edo Madeleine Jauregiberri (Aloze, Zuberoa, 1884ko urriaren 13a - Ziboze, Zuberoa, 1977ko urriaren 20a) euskal idazlea eta euskaltzalea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregiberritarrak denbora luzean Zuberoan herria eta hizkuntzaren alde eragile handienetakoak izan ziren. Madalena bederatzi seme-alabetatik hirugarrena zen.
1906an Paueko École Normale delakoan ikasketak amaitu zituenean, Argentinara joan zen eta sei urtez frantsesezko irakasle izan zen.
1914ean Zuberoara itzuli zen. Lehen Mundu Gerran senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean.
1933 eta 1934 bitartean Ipar Euskal Herriko Begiraleak[1] euskal emakume nazionalisten taldeko lehendakaria izan zen. 1934an Jean nebarekin Piarres Lafittek sortutako Eskualherrizaleen mugimenduan sartu zen eta horren Aintzina hilabetekarian idatzi zuen.
Zuberoan euskara irakaslea izan zen, bereziki Altzai eta Lexantzün. Nahiz eta Frantziako Hezkuntza sistemako kide ez izan, Frantziako Gobernuak Les Palmes Academiques saria eman zion. Iparraldeko eskoletan euskara irakasteko metodo bat prestatu zuen, Paueko Hezkuntza Ordezkaritzak onartua. Euskaraz ez zekiten irakasleek ere metodo horretaz baliatu zitezkeen. Metodo hori euskarazko eta frantsesezko hitzak zituen diskoan argitaratu zuen.
Aldi berean Espainiako Gerra Zibila denboran hegoaldeko euskaldunek pairatzen zutenaren aurrean aktibo aritu zen eta idazle ezagunak (Mauriac, Bernanos...) bildu zituen salaketa lanerako. Bigarren Mundu Gerran ere, beste Jauregiberritar batzuekin batera, nazien kontrako erresistentzian aritu zen, era izkutuan orduan emakumezkoen kasuan ohikoa zen gisan.
Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanak nahiko barreiatuta daude eta bilduma erreferentzial baten faltan gaude oraindik ere.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ematen zituen euskara eskoletarako liburuxkak, disko bat eta aipatuko diren hiru antzerki lanak prestatu zituen:
- Miraküilü bat
- Zikoitza
- Eüskaldünen jauntziak
Kazetaritza munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbeste aldizkaritan artikulu ugari idatziak utzi zituen, gehienbat euskararen edertasun eta balioaz. Aritu zen argitalpen batzuk:
- Herria.
- Gure Herria.
- Basque-Éclair.
- Sud-Ouest.
- bereziki Le Miroir de la Soule hamabosterokoan.
Pastorala bere omenez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000n Eskiulak taularatu zuen pastoralak Madalena Jauregiberri izena zuen; Pier Paul Berzaitzek idatzia da.
Sariak eta aitorpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les Palmes Academiques saria eskuratu zuen.
- Azken urteetan Euskal Herrian hainbeste arlotan emakume aitzindaria izan zelako zegokion aitorpen publikoa egiten hasi zaio. Adibidez Donostiako Loiola auzoan "Madalena Jauregiberri Pasealekua" bataiatutako kalea dago.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008.
- Jean-Louis Davant: Zuberoako idazle zenduak, Elkarlanean, Donostia, 2001.
- Joseba Aurkenerena: Madalena Jauregiberri Zibozeko anderea, Kazeta.eus, 2020. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aipamen kritikoa Joseba Aurkenerenaren eskutik dantzan.com-en.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madalena de Jaureguiberry pastorala
- Sibastarrak pastorala
- Zuberoako idazleak
- Euskarazko literatura
- Jauregiberritarrak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madalena Jauregiberri literaturaren zubitegian
- Sibasiako anderea gogoan artikulua Berrian Allande Sokarrosek egina.
- Madalena Jauregiberri Zibozeko andereaartikulua Joseba Aurkerenak egina (Zuzeu, 2020-09-13)
- Joseba Aurkenerena: Urdiñarbeko Sibastarrak pastorala. [2]