Múscraí
Itxura
Múscraí, ingelesez Muskerry, Irlanda hego-mendebaldeko Cork konderriaren erdialdean dagoen eskualde bat da, Muskerry West eta Muskerry East baroierriez osatua dago. Lee ibaiaren haranean dago, iparraldean Boggeragh mendiak eta hegoaldean Shehy mendiak ditu. Arretik eskualdeak Múscraige izena zuen, Munster probintziako Érainn herria garrantzitsuaren bizilekua zelarik. Eskualdearen zati bat Gaeltacht eremuan dago, hortaz, irlandera nagusi den eskualdea izanik bere irlanderazko izena ofiziala da, bertan Munsterreko irlanderaren dialektoa mintzatzen da. Gaeltacht eremuan dauden udalerriak Béal Átha an Ghaorthaidh, Baile Bhuirne, Cúil Aodha eta Cill na Martra dira. Bestalde, eskualde honetako udalerri handienak Blarney eta Macroom dira.