Lukano (poeta)
Lukano (poeta) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Corduba eta Kordoba, 39ko azaroaren 3a |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 65eko apirilaren 30a (25 urte) (25 urte) |
Heriotza modua | derrigortutako suizidioa: odolustea |
Familia | |
Aita | Marcus Annaeus Mela |
Ama | Acilia |
Ezkontidea(k) | Argentaria Polla (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, historialaria, idazlea eta gortesaua |
Lantokia(k) | Antzinako Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Marko Anneo Lukano, latinez Marcus Annaeus Lucanus, (Kordoba, 39ko azaroaren 3a - Erroma, 65eko apirilaren 30a) latinezko poeta bat izan zen, Seneka filosofoaren iloba.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita, Marko Anneo Mela, Marko Anneo Senekaren semea zen eta ondorioz, nobleziako kidea. Ama, Alizia, hizlari baten alaba zen. Zortzi hilabeterekin, familia guztia Erromara joaten da. Orduko maisu hoberenek hezi zuten, Kornuto besteak beste. Grezian ikasten zegoela, Neronek deitu zuen Erromara 54. urtean eta geroztik bere laguna izan zen.
60 urteko Neronia izeneko jokoetan, berak idatziriko Laudes Neronis olerkiek goratu zuten olerkari gisa. Enperadorearen babespean, bere cursus honorum delakoa hasten da, 21 urterekin kuestore eta ondoren augur gisa. Neronen asmoak segituan aldatu ziren ordea eta poetari jendaurrean errezitatzea debekatu zion. Lukano orduan enperadorea satirizatu eta salatzen zuten lanak ekoizten hasi zen.
Neronen aurkako Pisonen konspirazioan parte hartu zuen. Parte hartu zuten kide batzuen axolagabekeriagatik, konspirazioa ageria geratu zen eta partehartzaileak atxilotuak, Lukano barne, galdeketa bortitzak jasanez. Heriotza zigorra jasota, hiltzeko modua aukeratzen utzi zioten eta 65 urteko apirilaren 30ean zainak moztu zituen, bere heriotza bera nozitu zuen gudari bati buruzko bertsoak errezitatuz.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitza laburrean lan anitz idatzi zituen, baina guztietatik Pharsalia izeneko poema epikoa, Zesaren eta Ponpeioren arteko gerra zibila kontatzen duena, bakarrik gorde da. Poema epiko honek berritzailea da: Virgilioren poemetan ez bezala, ez da ospakizun olerki bat, gerra zibila deitoratzen duen poema baizik.
Idatzi zituen beste lanak, egun galdurik, hauek dira:
- Laudes Neronis;
- Iliacon, Troiako gerrari buruzkoa;
- Catachtonion, infernurako jeitsierari buurzko kontakizun bat;
- Orpheus, infernuari buruz;
- Siluae, 10 liburukietan;
- Medea, tragedia;
- Salticae fabulae, pantomimarako 14 liburukietan;
- Saturnalia;
- Adlocutio ad Pollam, bere emazteari;
- Carmen (famosum), Neronen aurka;
- De incendio urbis, Neronek eragindako suteaz;
- Epistulae;
- Oratio in Octavium Sagittam;
- eta epigrama batzuk.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lukano (poeta) |