Liliaceae
Liliaceae | |
---|---|
58 Ma-0 Ma Paleogeno Goiztiar - egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Liliales |
Familia | Liliaceae |
Azpibanaketa | |
|
Liliaceae, Liliopsida klaseko loredun landarez osatutako familia.
Landare belarkara, hostoiraunkor eta urterokoak dira. Errizoma eta erraboilak dituzte. Mota askotako hostoak daude familia honetan, baita braktea txikiak ere. Infloreszentziak luku-erakoak edo ginbaildunak izan daitezke. Loreak handi eta ikusgarriak izan ohi dira, izar-itxurakoak eta hermafroditak. Sei tepalo askez osatutako perigonioa dute, sarritan kolore bizikoak eta orbandunak. Fruitua kapsula edo baia izan daiteke.
Hainbat ingurune kolonizatzeko gauza izan dira liliazeoak. Nolanahi ere, belardietan eta oihanetako leku zabal eta irekietan hazten dira gehienak, itsas-mailatik hasi eta mendi garaietaraino. Basoetako itzaletara egokitu dira zenbait espezie, itzaletako zainzuriak, adibidez.
Zenbait liliazeo-espezie basa jateko erabili dira, esate baterako, baratxuriak (Allium generoko espezieak) eta zainzuriak (Asparagus officinalis). Beste zenbait espezie jateko landatzen dira, hala nola baratxuria, tipula eta porrua.
Espezie ugari landatzen dira landare apaingarri gisa saltzeko. Nabarmentzekoak dira lirioak, hiazintoak, tulipak, azpelarrak, xingolak eta agapantoak.
Generoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frogatu da talde parafiletikoa dela, eta, beraz, tradizionalki liliazeoen familiakoak ziren genero eta espezie askori aldatu zaie sailkapena. Gaur egungo sailkapenaren arabera, liliazeoen familiak hamasei genero eta 635 espezie ditu.
Hauek dira generoak:
- Calochortus Pursh (baita ere: Cyclobothra Sweet).
- Cardiocrinum (Endl.) Lindl.
- Clintonia Raf.
- Erythronium L.
- Fritillaria L. (incl.: Orithyia D.Don, Petilium Ludw., Rhinopetalum Fisch. ex D.Don, Korolkowia Regel, Theresia K.Koch)
- Gagea Salisb.
- Lilium L.
- Lloydia Salisb. ex Rchb. (incl.: Giraldiella Dammer).
- Medeola L.
- Nomocharis Franch.
- Notholirion Wall. ex Boiss.
- Prosartes D.Don (sin.: Disporum Salisb.)
- Scoliopus Torr.
- Streptopus Michx.
- Tricyrtis Wall. (incl.: Brachycyrtis Koidz., Compsoa D.Don)
- Tulipa L. (incl.: Amana Honda)
Espezie gehien dituzten generoak hauek dira:
- Fritillaria (100 espezie)
- Gagea (90 espezie)
- Tulipa (80 espezie)
- Lilium (80 espezie)
- Calochortus (65 espezie).
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lilium pyrenaicum
-
Lilium columbianum
-
Agapanthus
-
Tulipa sylvestris
-
Lilium martagon
-
Calochortus amabilis
-
Fritillaria meleagris
-
Chlorophytum comosum
-
Asparagus officinalis (zainzuria)
-
Allium sativum (baratxuria)
-
Allium cepa (tipula)
-
Allium porrum (porrua)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121. doi: ..