[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Libazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patera bat libazio keinuan zabaltzen duen burua estalita duen apaiz baten brontzezko estatua erromatarra, k.o. II. edo III. mendekoa.

Libazioa[1] (latinez: libatio eta, era berean, antzinako grezieraz: λοιβή edo σπονδή hitzetatik ekarria) erritual erlijiosoa edo Antzinaroko zeremonia da, ihinztadura eginez jainko bati edari bat eskaintzen zitzaiona. Libazioetan eskaintzen zituzten likidoak askotarikoak ziren: nahastu gabeko ardoa, esnea, eztia edo ezti-ura, olioa, garagardoa edo beste likido batzuk, baita ur purua ere, lurrean isurtzen zirenak.

Antzinaroko erlijioetan oso praktikatua izan zen: grekoa, erromatarra, judua:

« Jakobek oroitarri bat eraiki zuen Jainkoa mintzatu zitzaion tokian. Haren gainean olioa isuri eta isur-oparia eskaini zion Jainkoari. »

Has 35:14


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.