Lertzo
Itxura
Lertzoa hortz-esmaltean pilatzen den substantzia horixka da, elikagaien hondarrez osatua. Aho-higiene eskasa duten pertsonengan garapen handia izan dezake. Mikrobio ugari ditu, eta osaketa kimikoari dagokionez kaltzio eta fosforoaren gatzak nagusi dira.
Lertzoaren pilaketak ahoko hainbat infekzioren agerpenean zerikusi handia du (gingibitisean eta periodontitisean, batik bat).
Hortz-eskubilarekin soilik ez da desagertzen, eta bere ezabapenak dentista baten laguntza eskatzen du.