[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lera

Wikipedia, Entziklopedia askea
XX. mende hasierako kirol-lera
Lera. 2012

Lera gurpilen ordez, eskiak edo marrazak dituen ibilgailu bat da. Izotza edo elurra bezalako marruskadura maila txikiko lurretan erabiltzen da, baina edozein lur irristakorrek balio dezake lerarentzat, lur hori lehorregi ez badago behintzat. Kasuren batzuetan, errekako harriak edo bustitako hondarra, lerak irristatzeko lur egokiak izan daitezke.

Euskarazko izendapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri handi batean lera eta narra sinonimoak edo oso hurbilekoak dira euskaraz. Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren arabera, narrak forma laukikoak ziren, eta lerak hirukiak[1]. Euskal hiztegi modernoetan, lerari izotz eta elur irristatzearen adiera ematen zaio, baina lehor edo lur gaineko tresnentzat ere balio du[2], eta adiera horretan narra ikusteko gomendatzen du Euskaltzaindiaren hiztegiak[3]. Azkenean, 21. mendeko erabilerara elur eta kiroletakoak iritsi dira, lerak; eta narrak etnografia museoetan geratu dira, nahiz eta oso erabiliak izan diren Euskal Herrian zelai zein larretan 20. mendera arte, esate baterako belar jornadak garraiatzeko.

Lerak animaliek tiratutakoak izan daitezke, orokorrean, zaldiak, mandoak, idiak edo zakurrak. Pertsonek ere tira dezakete. Umeek euren jolasetan edo euren umeekin jolasten ari diren gurasoak. Gizakiek tiratutako lerak, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran Artiko eta Antartikara britainiarrek egin zituzten esplorazio espedizioetan, oso ohiko ibilgailuak izan ziren. Beste batzuek, Roald Amundsen kasu, zakur taldeak erabili zituzten. Gaur egun, bidaiari batzuek kometak erabiltzen dituzte, latitude horietan lerak bultzatzeko.

Troika bat, hiru zaldik tiratutako lera bat da. Santa Klaus edo Bizarzuriren fikziozko lera elurrorein hegalariek tiratutakoa da. Eski txiki batzuk ditu, beharbada, aireratzeko eta lur hartzeko.

Grabitatea propultsio indar bakar gisa, lera muinotik behera ere irrista daiteke, dibertsio soil gisa.

Lerak kirol gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lera-jaitsiera»

Lerak, Neguko Olinpiar jokoetan parte hartzen duten bi kiroletan erabiltzen dira: bobsleighean eta lugean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  2. «lera - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]