[go: up one dir, main page]

Edukira joan

L'Express

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Express
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantsesa
Argitaratze lekuaParis
ArgitaletxeaGroupe L'Express
Gai nagusianews magazine (en) Itzuli
Banaketa
Banatze-eremuaFrantzia
Maiztasunaastero
Salneurria5,9
Historia
SortzaileaJean-Jacques Servan-Schreiber eta Françoise Giroud
ZuzendariaAlain Weill
Identifikadoreak
ISSN0014-5270 eta 2491-4282

https://www.lexpress.fr
Twitter: LEXPRESS Youtube: UCp2kK3DyhpgFOdILF3BBC9A Edit the value on Wikidata

L'Express Frantziako aldizkaria da. 1953an sortu zen, Les Echos egunkari ekonomiko liberalaren gehigarri gisa. Gaur egun Altice multzoaren parte da, SFR taldearen barruan.[1]

Astekaria bi pertsonalitatearen eskutik sortu zen: Jean-Jacques Servan-Schreiber, batetik, gero Alderdi Erradikaleko presidente izango zena, eta Françoise Giroud, bestetik, bederatzi urte geroago Elle aldizkaria sortuko zuena eta, hogei urte geroago, 1974an, Emakumearen Gai Politikoetarako Estatu idazkaria, eta 1976an Kultura Ministroa izango zena.

Jaiotzean, aldizkariak orduko lehen ministro Pierre Mendès-France Indotxinako politikaren alde egin zuen, orokorrean, ezkerreko orientazio politikoa baitzuen. Aldizkaria Aljeriako gerraren eta, bereziki, torturaren erabileraren aurka agertu zen.[2]

1977an Servan Schreiberrek L'Express James Goldsmith finantzariari saldu zion. Honek eragin komunistaren aurkako borrokari ekin zion aldizkarian; hamar urte geroago, Goldsmithek bere partea Compagnie générale d'électricité lantegiari (gaur Alcatel) saldu zion; 1995ean Compagnie européenne de publications eta Occidentale Medias enpresen eskuetara pasa zen. Ondoren, egungo jabeak izan arte, akziodunak aldatzen joan ziren.[3]

1995ean bere webgunea izan zuen lehen astekari frantsesa izan zen. Azken urteetan aldizkariaren salmentak asko jaitsi dira.

Zuzendariak eta arduradunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaboratzaile ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]