[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kunō-zan Tōshō-gū

Koordenatuak: 34°57′53″N 138°28′04″E / 34.964742°N 138.467642°E / 34.964742; 138.467642
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kunō-zan Tōshō-gū
Haiden eraikina.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shizuoka
Izendaturiko hiria Shizuoka
Japoniako auzoaSuruga-ku
Ur-masaSuruga Badia
Koordenatuak34°57′53″N 138°28′04″E / 34.964742°N 138.467642°E / 34.964742; 138.467642
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1617
IzenaTokugawa Ieyasu
Arkitektura
EstiloaIshi-no-ma-zukuri (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea静岡県静岡市駿河区根古屋390
Webgune ofiziala

Kunō-zan Tōshō-gū (japonieraz: 久能山東照宮?) Shizuoka hirian dagoen santutegi xintoista da, Suruga-ku auzoan. Tokugawa Ieyasu shoguna bertan izan zen hobiratua.

Suruga Badiako Kunō muinoan (216m) bazen Nara Aroan eraikitako Kunō-ji (久能寺) tenplu budista eta Kamakura Aroan Enni monjeak tenploa garatu egin zuen.

Tokugawa Ieyasu shoguna ondoko Sunpu gazteluan bizitzen hasi zenean bertan hilobiratu zezaten nahi izan zuen eta 1617an Kunō-zan Tōshō-gū santutegia eraiki zen. Honen biloba zen Tokugawa Iemitsu shogunak Nikkō Tōshō-gūra eraman zuen hilobia.

Meiji berrezarkuntzan xintoismoa eta budismoa banatzerakoan Kunō-zan Tōshō-gū santutegiaren egitura budistak galdu egin ziren.

Santutegian gurtzen diren kamiak Tokugawa Ieyasu, Tokugawa Iemitsu eta Oda Nobunagaren izpirituak dira.

Egitura nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegiko 13 egitura Kultur Ondare Garrantzitsu izendatu dira. Aipagarrienak Honden eta Haiden eraikinak dira, 1617koak mantentzen dira eta Momoyama estilo oparoan eginak daude.

  • Jaialdi nagusia (apirilaren 17an)
  • Udaberriko jaialdia (otsailaren 17-18an)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]