[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kopenhageko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kopenhageko Unibertsitatea
Datuak
Motaikerketa-unibertsitate publikoa
HerrialdeaDanimarka
Jarduera
KidetzaORCID, International Alliance of Research Universities (en) Itzuli, 4EU+ Alliance (en) Itzuli, Lliga d'Universitats d'Investigació Europees eta Universities Denmark (en) Itzuli
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzadaniera
Zuzendaritza-taldea
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1479ko ekainaren 1a
webgune ofiziala
Facebook: universitet Twitter: koebenhavns_uni Instagram: university_of_copenhagen Youtube: UCm-QStA4kGkuOiH9Cla4QLw Edit the value on Wikidata
Unibertsitatearen anagrama.

Kopenhageko Unibertsitatea (danieraz: 'Københavns Universitet') Danimarkako unibertsitate eta ikerketa instituzio handiena eta zaharrena da. Kopenhage hiriburuan kokatuta dago.

1479an sortua, Danimarkako unibertsitaterik zaharrena da. Eta bakarra izan zen 1536an Lund-eko Studium Generale itxi eta 1920ko hamarkadaren amaieran Aarhuseko Unibertsitatea sortu arte. Katolikoen eta teologia ikasketen zentroa bihurtu zen orduan, Zuzenbidea, Medikuntza eta Filosofia irakatsiz.

1675 eta 1788 urteen artean, Unibertsitateak diploma eta titulua lortzeko azterketen beharra ezarri zuen. Poliki-poliki fakultate guztiek azterketak ezarri zituzten diplomak eman aurretik.

Unibertsitatean ondarean Arnamagnæanske Samling edo Arnamagnæanske bilduma dago, islandiar eta norvegiar jatorriko Erdi Aroko eskuizkribu eta pergaminoen bilduma. Bilduma pribatu hau Árni Magnússon intelektualarena zen, eta 1830. urtean Kopenhageko Unibertsitatearen eskuetan utzi zitue, 1730ean, hil baino lehenago.[1]

Lehenengo emakumezko ikaslea 1877an erregistratu zen. Egun ikasle gehienak emakumezkoak dira, %57.

37.000 ikasle inguru ditu, gehienak emakumeak. 9.000 langile ditu. Campus desberdinak ditu, gehienak Kpenhage erdialdean. Kurtso gehienak danieraz ematen dira; dena dela, gero eta gehiago dira alemanieraz eta ingelesez ematen direnak. Unibertsitatea International Alliance of Research Universities (IARU) erakundearen partaidea da. Munduko "Hamar unibertsitate onenen" artean dago (Webometrics Rankings).

Kopenhageko Unibertsitateak gaur egun zortzi fakultate ditu. Datu hori denboraz aldatzen joan da:[2]

  • Osasun Zientzien Fakultatea
  • Humanitateen Fakultatea
  • Zuzenbide Fakultatea
  • Bizi-zientzien Fakultatea
  • Farmazia-zientzien Fakultatea
  • Zientzien Fakultatea
  • Gizarte zientzien Sociales Fakultatea
  • Teologia Fakultatea
Frue Plads, campus nagusia.
Kopenhageko Unibertsitatea, "Søndre Campus", Ørestad

Ikasle ospetsu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]