[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kon-Tiki Museoa

Koordenatuak: 59°54′13″N 10°41′53″E / 59.9036°N 10.6981°E / 59.9036; 10.6981
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kon-Tiki museoa
Kon-Tiki Museet
Kon-Tiki museoaren kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Norvegia
Municipality of NorwayOslo Municipality
Koordenatuak59°54′13″N 10°41′53″E / 59.9036°N 10.6981°E / 59.9036; 10.6981
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1949
Inaugurazioa1949
Arkitektura
ArkitektoaF. S. Platou (en) Itzuli
Otto Torgersen (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaBygdøynesveien 36
Telefonoatel:+47-23-08-67-67
Webgune ofiziala

Kon-Tiki museoa, Norvegiako hiriburua den Oslon dagoen museo bat da, Thor Heyerdahlen espedizioetan zehar bildutako itsasontzi eta beste objektu kultural batzuk dituena. Bygdøy penintsulan dago.

Museoa, jatorrian, Kon-Tiki ontzia hartzeko eraiki zen, baltsa zurez eginiko eta Kristobal Kolonen aurreko eredu peruar batean oinarritutako itsasontzi bat. Itsasontzi hau, Heyerdahlek, Peru eta Polinesia artean itsas korronteak jarraituz bidaiatzeko erabili zuen 1947an.

Kon-Tiki itsasontzia

Beste itsasontzi bat, Ra IIa da, uretako landareen ihiz eginikoa, Heyerdahlek, mota hauetako itsasontzien itxurari buruz Antzinako Egipton zuen ideiaren arabera. Esploratzaileak, itsasontzi hau erabili zuen Ipar Afrikatik Karibera bidaiatzeko, Ra Iean eginiko beste saiakera batek, bere helmugara iritsi aurretik porrot egin ondoren.

Museoan, esploratzaile norvegiarrak, Pazko uhartean eginiko bere ikerketa arkeologikoen ondoren berarekin eraman zituen objektu kulturalen bilduma bat ere badago, baita moai bezala ezagutzen diren estatua ospetsuen kopia bat ere.

Museoan jarritako objektu berrienen artean, Heyerdahlen taldeak Túcumen, Peru iparraldean aurkitu zituen giza-hegazti mitikoen erliebe baten kopia dago. Giza-hegazti peruar hauen eta Pazko uharteko Tangata Manuen arteko antzekotasuna, europarrak iritsi aurretik Hego Amerika eta Pazko uhartearen arteko harremanaren teoriari buruzko oinarririk sendoena da.

Badago, baita ere, munduko toki ezberdinetan ihizko itsasontzien erabilera adierazten duen bilduma bat, baita Heyerdahlek, historiaurrean ozeanoetatik giza migrazio handiei buruzko teoriak indartzen zituzten beste material batzuk ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]