[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Know-how

Wikipedia, Entziklopedia askea

Know-how (ingelesez "jakin-nola") edo funtsezko ezagutza, zerbait lortu ahal izateko beharrezkoa den ezagutza praktikoaren inguruko termino bat da. Know-what (gertaerak), know-why (zientzia) edo know-who (komunikazioa) ez bezala, know-how sarritan ezkutuan mantentzen den ezagutza da, eta beraz, ez da hain erraza beste pertsona bati idatziz edota ahoz partekatzea.

Termino hau asko erabiltzen da frankizien salmentetan, izan ere, gauzak nola egin jakitea ("jakin nola") da bertan saltzen dena. Ezagutza honen bidez, lehiakideekiko balio handiko abantaila eskura daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]