[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kildare konderria

Koordenatuak: 53°10′N 6°45′W / 53.167°N 6.750°W / 53.167; -6.750
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kildare konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Izen ofizialaContae Chill Dara
Kildare
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-KE
HiriburuaNaas
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°12′N 6°48′W / 53.2°N 6.8°W / 53.2; -6.8
Azalera1.693 km²
MugakideakDublingo konderria, Wicklowko konderria, Carlowko konderria, Laoiseko konderria, Offalyko konderria eta Meatheko konderria
Demografia
Biztanleria222.130 (2016)
11.818 (2011)
Dentsitatea131,2 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaKE
kildare.ie

Kildare konderria (gaeleraz Contae Chill Dara) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.693 km2-ko azalera dauka eta 210.312 biztanle zituen 2011an. Naas/An Nás dauka hiriburu.

Liffey, Boyne eta Barrow ibaiek zeharkatzen dute konderria. Zingira eta aintzira ugari daude, Pollardstown Fen esate baterako, 1986an Natur Erreserba izendatu zena.

Aipatzekoa da era berean Bog of Allen izeneko zohikaztegia, zingira batetatik sortua eta 958 km² dituenez ondoko konderrietara ere zabaltzen dena. Konderriaren %5a baino ez du basoak estaltzen.

Aipatzekoa da era berean Curragh lautada zabala, abeltzaintzarako eta bereziki zaldi hazkuntzarako eremu egokia dena.

Hiriak eta herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011eko erroldaren arabera honako herri hauek dira handienak.

Cill Dara monasterioa k.o. 490 urtean sortu zen, eta honek abiarazi zuen inguruko historia. 738 urtean Uí Dúnlainge leinuak Leinsterreko Erregetza eskuratu zuen. Hala ere 750 inguruan hiru dinastia eratu ziren eta Erregetza errotatiboa izan zuten 1050 ingururarte. 833 urtetik aurrera gainera vikingoen erasoak hasieran eta asentamenduak ondoren etorri ziren.

1171ean normandiarrek Irlanda inbaditzean Kildare erasotu eta erabat suntsitu zuten. Kildareko konderria eratu eta William Marshallen laugarren alaba zen Sybillari eman zizkioten lurrak. Ordurako ordea Sybillia hila zen eta konderriak jaberik gabe "Liberty of Kildare" ezizena hartu zuen 1297an William de Vesci ingelesak eskuratu zuen arte.

Muga arazo handiak izan zituen King's County (Offaly) eta Queen's County (Laois) konderriekin mendeetan zehar eta gaur egungo mugak 1836an ezarri ziren.

Kildare da Dublinen ondoren Irlandako konderririk aberatsena. Curragh lautadak garrantzi ekonomiko handia izan du, Irlandako zaldi haztegien gehiengoa esate baterako bertan dago. Irlandako Armadaren egoitza handiena ere bertan dago.

Azken urteetan Europako industria elektroniko ugari ere bertan ezarri da (Intel eta Hewlett Packard) bai eta farmazia konpainiak ere (Pfizer).

Allenwood eta Timahoeko zohikaztegiak ere garrantzitsuak dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kildare ezagun bihurtu duen kirola zaldi-lasterketak izan dira. Guztien artean hiru lasterketa nabarmentzen dira: The Curragh horse-racing, Punchestown Racecourse eta Naas Racecourse.

Bestalde Futbol gaelikoa ere jarraitua da. Kildare GAA taldeak lau aldiz irabazi du All-Ireland Senior Football Championship txapelketa nagusia, nahiz eta azken garaipena 1928 urtekoa den.

Golfak ere garrantzia badu eta K Club zelaiean 2006ko Ryder Cup jokatu zen.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page