[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kalera, kalera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalera, kalera euskal abesti abertzalea da. Hitzak eta musika Imanol Urbieta eta Josu Txapartegi Txapasek egin zituzten,[1] baina klandestinitate giroa zela eta Telesforo Monzónek argitaratu zuen.[2] Kantutegi askotan Monzonen lan gisa agertzen da, eta Urbietak berak ez du inoiz horren inguruko eztabaidarik sortu. Urbietaren emaztea zen Kontxi Aizarnak ere hala adierazten du elkarrizketa batean:

« Imanol eta Txapas beti izan dira oso gertukoak. Badute elkarrekin egindako kanta bat: Kalera, kalera. Wikipediak esaten du Telesforo Monzonena dela, baina ez, Imanol Urbietak eta Josu Txapartegik egin zuten. Noski, ez zuten esan eurena zela, kanta ezkutuan zabaldu zelako, herriz herri, garai hartako multikopistekin. »

—Kontxi Aizarna[oh 1]


Euskal herritar borrokalari presoei eskainia, gaur egun ere maiz abesten da.[3] Urbietaren omenezko Bakarrik eta libre diskan Fermin Muguruzaren bertsioa jasotzen da.

Abestiaren hitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«

Altza begiak zapaldu orok,
deiadarra lagunari,
berriro izango gaituk kide
indar emanaz iraultzari.

Kalera, kalera, borrokalari, kalera.
Hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera,
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.

Zai dago ama, zai aita,
zai andre ta lagunak.
Hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera.

»
Imanol Urbieta eta Josu Txapartegi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Lartzaguren, Edu. (2015-11-01). «Onenak ginen, onak ote ginen jakin gabe». Berria.
  2. Kalera, kalera, Telesforo Monzonen kantak, Armiarma webgunea. Badirudi jatorrizko bertsioa ez baizik berriago bat dakarrela: zapalduren ordez zabaldu, kideren ordez libre...
  3. Aitziber Laskibar Lizarribar. (2011-12-07). Durangoko plaza berdea. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found