Juliet Thompson
Juliet Thompson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1873ko irailaren 23a |
Heriotza | New Rochelle eta New York, 1956ko abenduaren 9a (83 urte) (82/83 urte) |
Familia | |
Aita | James W. Thompson |
Ama | Celeste Thompson |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea eta artista |
Genero artistikoa | erretratua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Bahá'í fedea |
Juliet Hutchings Thompson (Washington, 1873ko irailaren 23a - New Rochelle, New York, 1956ko abenduaren 9a) bahá'í margolari estatubatuarra, eta `Abdu'l-Bahá- ren jarraitzailea. Haren margolanak, besteak beste, Smithsonian Arte Museoan ikus daitezke gaur egun[1]. Juliet Thompsonen Egunkaria liburua[2] eta ʻAbdu'l-Bahá-ren erretratua dira haren lanik ezagunenak.
Artista honen egunkaria AEBko bahá'í komunitatearen historia dokumentatzeko erabili izan da hainbat argitalpenetan[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thompson Washington Hirian jaio zen, [4] 1873an. Bere gurasoek, James W. eta Celeste Thompson-ek, [5] Corcoran Arte eta Diseinu Eskolara bidali zuten. 12 urte zituela aita hil zitzaion etxeko ekonomia egoera larrian utzita, Juliet ordurako margolanak saltzen hasia zen eta ama eta anaiaren ardura hartu zuen. Thompson Washington Hiriko artisten komunitateko kide aktiboa izan zen [6] eta Cosmin Cluberako 1897 urteko ikuskizunaren lan nagusia margotu zuen.[7]
1898-9 urteen bueltan, Parisa joan zen ama eta anaiarekin, Alice Pike Barney-k gonbidatuta.[8] Han Julian akademian ikasi zuen, Jean Paul Laurens eta Benjamin Constant maisuekin.[9]
Bahá'í bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Washingtonen bahá'í fedearen berri izan zuen Laura Clifford Barney bere lagunaren ahotik, baina, Parisen zegoela, Barneytarrek partehartzen ohi zuten May Bolles-en tertulietan parte hartzeko aukera izan zuen.[10] Han zegoela, 1901ean, Thomas Breakwell ezagutu zuen (Erresuma Batuetako lehen bahá'í-a ), eta Arthur de Gobineau-k frantsesez emandako Báb-en exekuzioaren deskribapena ezagutu ondoren, bahá'í fedea aitortu zuen. Parisen, bahá'í komunitate jaio berriaren kideak ezagutu zituen Mírzá Abu'l-Fadl maisu irandarrarekin erlijioari buruzko eskolak jasotzen ari zelarik.
Beste artistekiko harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New York-era itzuli zenean, 1905ean New Yorka itzuli zen eta Washington-en zegoen Alice Pike-ekin harreman estua izaten jarraitu zuen.
1911n "Daisy" Pumpelly Smyth bere lagun margolariarekin jarri zen bizitzen Greenwich Villagen. Bi emakumeen etxea jatorri askotariko topalekua izan zen; besteak beste, Khalil Gibran idazle eta auzokidearekin harremana izan zuen Thompsonek. Hari buruzko zenbait pasadizo idatzi zituen, batez ere 1911 eta 1912 urteetan Gibran eta Abdu'l Bahá-ren artean izandako topaketen inguruan. [11]
1918an Mark Tobey harremanetan jarri zen Thompson-ekin, eta harentzat posatu zuen. Saio hartan Tobeyk zenbait liburu bahá'í irakurtzeko aukera izan zuen, eta Green Acre-rako gonbidapena onartu zuen non bahá'í fedea aitortuko zuen.
O.Z. Whitehead (1911-1998), Broadwayko aktorea, 1950 urtean erlijio topaketa informal batean parte hartu zuen Thompson-en etxean.
Abdu'l Bahá-ren erretratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abdu'l Bahá maisua ezagutu zuen Thompson-ek, hark mendebaldera eginiko lehen bisitan, 1911ko udan[12], Frantziako Thonon-les-Bains-en. 1912an mendebaldera eginiko bigarren bidaian, New York-en, uztailaren 1etik aurrera zenbait egunez, maisua Julietentzat posatu zuen[13]. "Nire Jainkoarekiko mirabetza margo dezazun nahi dut" eskaerari erantzun nahi izan zion lan harekin. Jatorrizko margolana, pastelez eginikoa, galdu egin zen, hala ere jatorrizko argazkiak gorde dira. Haren argazki bat Justizia Etxe Unibertsalean aurki daiteke, Etxeko kideen bilera aretoaren sarreran [14].
Erromesaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julietek bi Bahá'í erromesaldi egin zituen. Aurrenekoa 1909ko uztailean izan zen. Orduan hasi zen bere egunkari ospetsua idazten, gerora 'Abdu'l Bahák mendebaldera eginiko bidaien iturburu nagusitzat hartu izan dena, bai 1911an Europara egindako bidaiarena, bai 1912an AEBra egindakoarena.
Bigarren erromesaldia 1926an egin zuen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta elbarritasuna pairatu azken urteetan, energia eta bizi handia izan zuen hil arte[15].
Juliet Thompson 1956ko abenduaren 9an zendu zen, Greenwich Village-ko bere etxean. Hileta-elizkizunetan, Wilmette-ko Bahá'í Tenpluan, itzal handiko pertsonek hitz egin zuten edota dolu mezuak bidali zituzten; horien artean bahá'í ezagun asko eta zenbait kausaren Esku, hala nola, Paul E. Haney, Charles Mason Remey, Horace Holley, Amelia Engelder Collins eta Charles Wolcott, gerora Justizia Etxe Unibertsalaren kidea izango zena.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thompson-ek Knoedler-en galerietan erakutsi zituen lehen aldiz bere erretratu-margolanak[16]. Lan horretan aritu zen urte luzeetan Washington hirian, eta geroago New Yorken[17] nahiz eta beste arte batzuk ere interesatzen zitzaizkion.
1898tik 1900era bitartean, Frantzian ikasketak egin zituen eta bertan bere lana erakutsi zuen [18]. Estatu Batuetara itzultzean, Thompson New Yorkera joan zen bizitzera 1902 inguruan. Pastelistek 1910ean sortutako Kontseiluan parte hartu zuen, Jerome Myers eta Everett Shinn-ekin, Leon Dabo presidente zela [19].
Bere artelan asko dohaintzan eman zituen hainbat kausatan laguntzeko: hasierako klinika libre bat [20], Emakumeen sufragismoa [21], kaleko umeei arreta emateko proiektu bat [22], eta Lehen Mundu Gerra garaian emakumeei zein haurrei laguntza emateko [23].
Pertsona hauen erretratuak margotu zituen, besteak beste: Julia Dent Cantacuzène Spiransky-Grant, Hallie Davis, ( Stephen Benton Elkins-en emaztea), Rev. Percy Stickney Grant, Von Freytag-Loringhoven baronesa [24], Grace Coolidge, `Abdu'l-Bahá eta Bahíyyih Khánum.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Old Romania (Antzinako Errumania). C. Scribner's sons. 116 orrialde. 1939.
- 'Abdu'l Bahá: the center of the covenant ('Abdu'l Bahá: itunaren erdigunea). C. Scribner's sons. 116 orrialde. 1939.
- I, Mary Magdalen (Ni, Maria Magdalena). Delphic Studios. 224 orrialde. 1940.
- Errumaniako margolanak, Juliet Thompson. Marie Sterner Gallery (1940).
- Yugoslavia, Mexico, abstractions, Juliet Thompson. Marie Sterner Gallery (1941).
- The diary of Juliet Thompson (Juliet Thompson-en egunkaria). Kalimat Press. 396 orrialde. ISBN 978-0-933770-27-0. 1983.
- Un maître persan à Thonon-les-Bains (Maisu persiar bat Thonon-les Bains-en). Editions Nicolas Junod. 91 orrialde. 1998.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "A Persian Reformer's View of Art" The Art World, 1:6, 412-414 or. 1917-03
- "The Valley of Love". World Order. 1940-08.
- "'Abdu'l-Baha the Center of the Covenant". World Order. 1942-03.
- "A Glimpse of the Master". World Order. 06 (01): 47–66. 1971.
- "Juliet Remembers Gibran; As told to Marzieh Gail". World Order. 12 (04): 29–31. 1978.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Juliet Thompson» Smithsonian American Art Museum (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ «Diary of Juliet Thompson» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Skinner Keller, Rosemary; Radford Ruether, Rosemary. (2006). Encyclopedia of Women and Religion in North America. Indiana University Press ISBN 0253346851..
- ↑ (Ingelesez) Juliet Thompson – Bahai Chronicles. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ (Ingelesez) LLC, Revolvy. «"Juliet Thompson" on Revolvy.com» www.revolvy.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ (Ingelesez) «Philadelphia Times Newspaper Archives, Jan 10, 1897, p. 21» newspaperarchive.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1897-04-04). The times. (Washington [D.C.) 1897-1901, April 04, 1897, Image 6. ], 6 or. ISSN 2151-3465. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ «Means and Materials» www.teachingandprojects.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- ↑ (Ingelesez) Falk, Peter. (1985). Who Was Who in American Art. Sound View Pr ISBN 978-0932087003..
- ↑ (Ingelesez) Smith, Peter. (1999). A Concise Encyclopedia of the bahá'í Faith. Oneworld Publications ISBN 1-85168-184-1...
- ↑ «Juliet Remembers Gibran» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Toloui-Wallace•, Shadi. (2019-01-23). «Fearless Baha’i Teacher and Artist: Juliet Thompson» BahaiTeachings.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Toloui-Wallace•, Shadi. (2019-01-30). «Abdu’l-Baha and Juliet Thompson in New York» BahaiTeachings.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ «'Abdu'l-Bahá in New York» bahai-library.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ (Ingelesez) The Bahá'í World. kidlington, Oxford: George Ronald Publisher.
- ↑ (Ingelesez) The Washington Times. Sunday, December 7. , 12 or..
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1901-01-05). New-York tribune. (New York [N.Y.) 1866-1924, January 05, 1901, Image 8. ], 8 or. ISSN 1941-0646. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1898-06-20). The times. (Washington [D.C.) 1897-1901, June 20, 1898, Image 5. ], 5 or. ISSN 2151-3465. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ (Ingelesez) N.Y.), Metropolitan Museum of Art (New York; Bolger, Doreen. (1989-12). American pastels in the Metropolitan Museum of Art. Metropolitan Museum of Art ISBN 9780870995477. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1894-11-18). The Washington times. (Washington, D.C.) 1894-1895, November 18, 1894, Image 4. , 4 or. ISSN 2151-5263. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1910-02-13). New-York tribune. (New York [N.Y.) 1866-1924, February 13, 1910, Image 53. ], 3 or. ISSN 1941-0646. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1914-06-19). New-York tribune. (New York [N.Y.) 1866-1924, June 19, 1914, Image 2. ], 2 or. ISSN 1941-0646. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1916-06-21). The Washington times. (Washington [D.C.) 1902-1939, June 21, 1916, HOME EDITION, Image 4. ], 4 or. ISSN 1941-0697. (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
- ↑ Margan, Angela (March 1921). Deuth, Eugene J.; Deuth, Wandeyne (eds.). "Today". Reality. Reality Publishing Company. 03 (03): 36. Retrieved 2009-10-26.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juliet Thompson andrea, Uztailak 1, 1921 (margolanaren argazkia)
- Juliet Thompson andrea, luzera osoko erretratua, zutik, aurrera begira, bere Coolidge andrearen erretratuaren ondoan.
- Juliet Thompson andrea, erretratu-argazkia Arnold Genthe-k egina.
- Juliet Thompson andrea txakur batekin, erretratu-argazkia Arnold Genthe-k egina.
- American Gallery
- Knoedler Gallery
- AskArt Profile