Jean Metzinger
Itxura
Jean Metzinger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nantes, 1883ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1956ko azaroaren 3a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, ilustratzailea, artearen teorikoa, arte-kritikaria, idazlea, grabatzailea eta artista |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Salon Cubism (en) kubismoa |
Genero artistikoa | neo-impressionism (en) erretratua Arte figuratiboa izadi hila animal art (en) figure (en) genero-artea paisaia margolaritza |
Jean Metzinger (Nantes, Frantzia, 1883ko ekainaren 24a - Paris, Frantzia, 1956ko azaroaren 3a) margolaria eta frantsesezko idazlea izan zen. 1908tik aurrera, kubismoaren bidetik abiatu zen, Picassorekin eta Braquerekin zituen harremanetan oinarriturik, eta mugimendu horren teoriko bikainenetako bat izan zen (Du cubisme, 1912). Haren lanen ezaugarria teknikaren perfekzioa da. 1921etik aurrera, errealismora itzultzeko ahalegina nabaritzen da Metzingerren lanetan.
Haren margolan aipagarrienak hauek dira: Femme, face-profil (1917), The Dancer, La Femme à la guitare.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Metzinger |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.