Jane di Castro
Jane di Castro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1947ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 2020ko urriaren 23a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | performancelaria |
Jane di Castro (Rio de Janeiro, Brasil, 1947ko apirilaren 7a - ibidem, 2020ko urriaren 23a) brasildar abeslaria eta ikuskizun-artista izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa Rio de Janeiroko Oswaldo Cruz auzoan eman zuen. Ama ebanjelikoa eta aita militarra zituela, etxean errepresioa jasan zuen trabestia izateagatik. 1960ko hamarkadan ile-apaintzaile hasi zen lanean Copacabanan. Auzoko gau-klubetan hasi zen antzezten eta, 1966an, Teatro Dulcina antzokian debutatu zuen. Lanbidearekin batera uztartu zuen ibilbide artistikoa.
Bibi Ferreiraren zuzendariaren esanetara aritu zen Gay Fantasy ikuskizunean , Rogéria, Marlene Casanova eta Ney Latorraca lankide zituela.
2004an Divinas Divas musikalean antzezten hasi zen Teatro Rival antzokian, Rogéria, Divina Valéria, Camille K, Eloína dos Leopardos, Marquesa, Brigitte de Búzios eta Fujika de Halliday antzezleekin batera. Musikalak Copacabanako trabesti eta transformisten ibilbidea oroitzen zuen. 10 urtez egon zen ikusgai.
2014an Otávio Bonfimekin ezkondu zen, 47 urteko elkarbizitzaren ondoren, 160 LGBT ezkongai-bikote bildu zituen zeremonia batean. Handik laster alargundu zen. Senarra minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz hil zitzaion 2018an.[2]
2020ko urriaren 23an hil zen minbiziak jota, 73 urte zituela, Rio de Janeiroko Ipanema ospitalean.[1] Parque Jardim da Saudade hilerrian ehortzi zuten, Jardim Sulacap auzoa, Rio de Janeiroko mendebaldean.[3]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2020 | Rua do Sobe e Desce. Número Que Desaparece | Lana | |
2017 | A Força do Querer | Bere burua | |
2014 | Pé na Cova | Patricia Swanson | |
2013 | Salve Jorge | Bere burua | |
2008 | Faça Sua História | Bere burua | |
2007 | Paraíso Tropical | Bere burua | |
1995 | Explode Coração | Bere burua |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De Perto Ela Não é Normal (2020)
- Rogéria, Senhor Astolfo Barroso Pinto (2018)
- Divinas Divas (2016)
- O País do Cinema (2016)
- A Inevitável História De Letícia Diniz (2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Portugesez) «Jane di Castro, atriz e cantora, morre no Rio, aos 73 anos» G1 2020-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
- ↑ (Portugesez) Vanini, Eduardo. (2018-11-29). «Recém-viúva, a atriz Jane Di Castro relembra o romance de meio século com o marido, Otavio Bonfim» O Globo (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
- ↑ (Portugesez) «Corpo de Jane di Castro é enterrado no Rio; Leandra Leal diz que atriz mudou sua vida» Folha de S.Paulo 2020-10-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).