Janakkala
Janakkala | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Janakkalan kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Jatorrizko Tavastiako esk. Hämeenlinnako azpiesk. | |
Alkatea | Anna-Mari Ahonen | |
Sorrera | 1866 | |
| ||
Koordenatuak | 60°55′20″N 24°38′50″E / 60.92222°N 24.64722°E | |
Azalera - Ur-azalera |
586,07 km² [1] 38,63 km² (%6,59) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
16.887 (2014.04.30) [2] 30,85 bizt/km² (2012) [3] % 97,6 (ofiziala) % 0,4 % 2,0 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Errusieraz) (Ingelesez) |
Janakkalako Puuhamaa Atrakzio Parkeak 10.000 familia inguru erakartzen ditu udaro, eta neguan aldiz Kalpalinna eski-estazioak beste hainbeste familia erakartzen ditu ere. Janakkala herria antzina eta estilo garaikideko eraikinak nahastuz sortua izan da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean suediarrak Hämeenlinnan kokatu zirenean bertako tribuak batu eta lurralde honetara bizitzera etorri ziren suediarren errepresiotik urrun, honela haien ohiturekin jarraitzea lortu dute.
Zer ikusi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria oso turistikoa da lehen aipatutako arrazoiengatik eta estilo nahasi ikusgarriarengatik. Hala ere, turistak finlandesak dira batez ere eta kanporrak guztiz ezezaguna duten leku ederra da.
St. Laurentius Eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko harrizko eliza garrantzitsuena da Finlandian. Åke Tottek eliza eraikitzea agindu zuen, eta bertako zerbitzuak 1520. urtean hasi zirela uste da. Granito grisez eraikitako eliza XVII. mendeko noble familien hilobiak ditu eta barnean XIV. mendeko eskulturak eta margolanak ditu, Jesus Pedro apostuluarekin agertzen direnak.
Kalpalinna eski-estazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiako eski-estazio zaharrenetarikoa da eta eski-alpinoa, abiadurazkoa eta snowboard-a praktikatzeko erraztasunak ditu. Uda garaian arrantza eta bizikletan ibili zaitezke bertan.
Laurinmäki Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoan XIX. mendeko ingurune haietako nekazal-bizia iraudikatzen du. Museoa irekia da eta 11 eraikuntzek osatzen dute.
Puuhamaa Atrakzio Parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkeak hainbat ekintza egiteko aukera ematen dizkizu, edozein adinentzako ekintzak. Kotxe karreretatik, ur parkera; ordenagailu jokoetatik, basoko abentura kurtso bat egitera.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
1900. urteko argazkia.
-
Hakoinen basoa.
-
Liburutegi publikoa.
-
Noble-eraikuntza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Suomen pinta-ala kunnittain. Maanmittauslaitos. 2014.04.30
- ↑ Suomen asukasluvut kuukausittain Väestörekisterikeskus. 2014.04.30
- ↑ Väestorekisterikeskus 2012