Jan Masaryk
Itxura
Jan Garrigue Masaryk (Praga, 1886ko irailaren 14a - ibidem, 1948ko martxoaren 10a) txekoslovakiar politikari eta diplomazialaria izan zen.
Tomáš Masaryken semea izan zen. Pragan eta Estatu Batuetan hezi zen, bertako ama baitzen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen austro-hungariar armadan. Gerra amaitzean, gorputz diplomatikoan sartu zen. Londresen enbaxadore izan zen 1925etik 1938ra. Alemaniak 1938an Txekoslovakia okupatu ondoren, erbesteko gobernu bat eratu zen Londresen eta Masaryk Atzerri ministro izendatu zuten. Gerra amaitu ondoren, Atzerri ministro izaten jarraitu zuen koalizioko gobernuan. 1948ko martxoan aurkitu zuten hilda. Agintariek suizidioa izan zela esan zuten, baina litekeena da eraila izatea.