[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jam session

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bluegrass emanaldia Delafieldeko Delafield Fish Hatchery aretoan, 2009ko otsailaren 8a.

Jam session (euskaraz literalki bat-bateko ekitaldi, ekitaldi inprobisatu edota prestaturik gabeko ekitaldi) delakoa aurretik prestatu edo antolatu gabeko musika emanaldi bat da.

Jam izendapenaren jatorria 1920ko hamarkadan dago, honekin taldean edo lagunartean jotako musika lan labur bati deitu ohi zitzaion. Hitz honen eratorpena ezezaguna da, ingelesezko musikaren inguruko beste hainbat hitzen modura, adibidez, Jazz, Hip, Hep, edo HEPCO. Mendebaldeko Afrikako woloferatik eratorri izana litekeena da.

Inprobisazioak modu arinean doinu edo ekitaldiko partaideek iradokitako musika-lanetan oinarrituak egon daitezke. Salbuespen gisa, erabateko inprobisazio bat ere eman liteke. Hots, aurretik ezagutzen den doinu jakin bat ez jotzea, doinua bera unean bertako inprobisaziotik sortua izana.

New York hiriko jazz giroan, etxebizitza, hoteletako gela, festa edota solairu partikularretan ospatutako ezagun edo lagunarteko musika emanaldi informalak eman ohi izan dira, hauetan musikariek bertaratutakoek ezagutzen dituzten doinuak edota une hartan aukeratutako doinuak jo ohi dituztelarik.

Jam session ekitaldia historikoki jazzari oso lotuak egon dira, bere jatorria bat-bateko kale ekitaldietako doinuetan dagoelarik. Halere, gaur egun beste musika motetan izan ohi diren bat-bateko musika emanaldiak izendatzeko ere erabiltzen da, esate baterako blues, rock, pop, rap, bluegrass nahiz bat-bateko irlandar eta eskoziar folk musika emanaldietan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.