Jaime del Burgo
Jaime del Burgo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia
1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Iruñea, 1912ko azaroaren 11 | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Iruñea, 2005eko urriaren 23a (92 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | historialaria, politikaria, poeta eta requeté soldier (en) | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Kidetza | Errekete | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Jaime del Burgo Torres (Iruñea, 1912ko azaroaren 11 - ibidem, 2005eko urriaren 23a) nafar aktibista militar karlista, artikulugilea eta historialaria izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako ekintza-taldeetan aritu zen haren hasieratik, eta matxinadan hartu zuen parte 1936an. Jaime Ignacio del Burgo du semea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko urriaren 16n, Nafarroako Erreketeko buru izendatu zuten. Bizkaiko kanpainan, eskuindar matxinatuekin parte hartu zuen Begoñako tertzio karlistan, Gernikara bonbardaketaren ondoren sartutakoa, baita Gernikako arbola babesteko agindu ere (1937ko maiatza), hura falangistek suntsitu ez zezaten.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren hainbat kargu ofizial izan zituen. Karlistaldiei eta Gerra Zibilari buruzko liburuak argitaratu zituen. Karlismoaren joera jaimistako kide izan zen luzaroan eta, nabarrismoaren barruan, ez zuen zalantzarik Nafarroaren euskaltasunaz, baita Víctor Pradera kritikatu ere euskaltasunaren kontra hartutako jarrera sutsuagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.