Jacques Bergerac
Jacques Bergerac | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques Gilbert Henri Bergerac |
Jaiotza | Biarritz, 1927ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Angelu, 2014ko ekainaren 15a (87 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ginger Rogers (1953 - 1957) Dorothy Malone (1959 - 1964) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, enpresaburua eta telebista-aktorea |
|
Jacques Bergerac (Biarritz, 1927ko maiatzaren 26a - Angelu, 2014ko ekainaren 15a) lapurtar antzezlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadan, Ipar Euskal Herria utzi zuen hamar franko poltsikoan zituela eta Hollywoodera joan zen.[1] Hantxe karrera txikia egin zuen 1969an The Doris Day Show sailean agertu arte. Gero Revlon enpresarako lan egin zuen Parisen. Hala ere, Dorothy Malone eta Ginger Rogers ezkontzeko eta 1957an Golden Globe Saria lortzeko denbora bazuen.
Telebistan (Batman, 77 Sunset Strip, Alfred Hitchcock Presents, The Lucy Show, Get Smart eta The Dick Van Dyke Show saioetan) ere lan egin zuen. Azken lana 1969an egin zuen, The Doris Day Show saioan hain zuzen ere. Gero, zinemagintza utzi eta Revlon enpresan hasi zen lanean, Parisko bulegoa zuzenduz.[2]
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Twist of Fate (1954)
- Marie-Antoinette reine de France (1956)
- Les Girls (1957)
- Gigi (1958)
- Thunder in the Sun (1959)
- The Hypnotic Eye (1960)
- The Fury of Achilles (1962)
- A Global Affair (1964)
- The Unkissed Bride (1966)
- Special Mission Lady Chaplin (1966)