Jacob Philipp Hackert
Itxura
Jacob Philipp Hackert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Prenzlau, 1737ko irailaren 15a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Careggi (en) , 1807ko apirilaren 28a (69 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Arteen Akademia |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta landscape painter (en) |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | klasizismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Jacob Philipp Hackert (Prenzlau, 1737ko irailaren 15a - Florentzia, 1807ko apirilaren 28a) alemaniar paisaien margolaria izan zen.
Aitak eta osabak margotzen irakatsi zioten Berlingo Arteen Akademia Prusiarrera joan aurretik. Gero Stockholmen egon zen, Adolf Friedrich von Olthofek babestuta, eta gero Parisen ikasi zuen Balthasar Anton Dunker artista suitzarrarekin. Parisen Claude Joseph Verneten eragina jaso zuen.
1786an Napoliko errege-gortearentzat hasi zen lanean. Katalina Handiarentzat ere lan egin zuen eta errusiarren informatzailea izan zen. Napolesen ezagutu zuen Goethe, geroago Hackerten biografia bat idatzi zuena. 1799an Florentziara joan zen eta han hil zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
A view across the Alban Hills a hilltop on the right and the sea in the far distance
-
Feuerwerk auf der Engelsburg in Rom, 1775
-
Italian landscape, 1778
-
Arcadian Landscape, 1805
-
Harvest Time at Carditello, 1791
-
Mer de Glace, 1781