[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jacint Verdaguer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacint Verdaguer

Bizitza
JaiotzaFolgueroles1845eko maiatzaren 17a
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaVallvidrera (en) Itzuli1902ko ekainaren 10a (57 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

verdaguer.cat
Musicbrainz: f8796bd3-ffca-4f11-9ef4-797176d826ca Discogs: 133671 IMSLP: Category:Verdaguer,_Jacint Find a Grave: 17057779 Edit the value on Wikidata

Jacint Verdaguer i Santaló (Folgueroles, Bartzelona, Katalan Herriak,1845eko maiatzaren 17a - Vallvidrera, Bartzelona, 1902ko ekainaren 10a), poeta katalanik ezagunenetarikoa da.

Katalanez idatzitako literatura goratzea helburu zuen Renaixença higikundeko idazle nagusietako bat izan zen.

Bizitza eta obra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viceko apaiztegian sartu zen 1856an eta 14 urte geroago apaiztu.

1865ean parte hartu zuen lehenengo aldiz Bartzelonako Lore Jokoetan, eta lau sari lortu.

Osasun arazoengatik, Bartzelonara joan zen bizitzera 1874an eta Comillasko markesen babesa izan zuen.

1875-1877 bitartean Bartzelona-Habana arteko joan-etorria egiten zuen Guipúzcoa itsasontziko kapilau izan ondoren Comillasko markesen jauregiko kapilau izan zen hamasei urtez.

1877an konsagratu zen L'Atlàntida poema epikoarekin, Lore Jokoetako sari nagusia eskuratuta.

Ondoren idatzi zituen obretan sorterriari zion maitasuna eta erlijio sineste handia islatu zituen: Idil·lis i cants místics (1879, Idilioak eta kantu mistikoak), Montserrat (1880), Canigó (1886) bere obrarik biribilena askoren ustez, Oda a Barcelona (1883), Caritat (1885, Karitatea) eta Patria (1888, Aberria).

1886an Ripollgo monasterioan apezpikuak Poeta de Catalunya izendatu zuen.

Lur Santuetara egin zuen bidaia batetik itzuli zenean Dietari d´un pelegrí a Terra Santa (1889), Jesús infant (1891) eta Nazaret-Betlem (1892) idatzi zituen, eta gogo krisi sakona izan zuen, karitatea egitera eta behartsuei laguntzera eraman zuena. Bizimodu horrek zor handiak ekarri zizkion eta Vicheko apezpikuak Glevako santutegira joateko agindu zion. Santutegian zegoela Roser de tot l'any, Veus del Bon Pastor (1894), eta San Francesc (1895) idatzi zituen.

Bartzelonara itzuli zen 1895ean eta artikuluak idatzi zituen El Noticiero Universal egunkarian gero En defensa propia (1895) liburuan bildu zirenak; bere jokabidea azaldu eta Vicheko apezpikuari eta Comillasko markesari eraso egin zien haietan. Artikulu horiek zeresan handia sortu zuten herritarren eta politikarien artean; liberalek Verdaguerren alde egin zuten eta kontserbadoreek berriz aurka. 1896an elizako jarduera a divinis galarazi zioten. Garai horietako gorabeherak Flors del Calvari (1895), Santa Eulária (1899) eta Eucarístiques (1904) poesia mistikoetan adierazi zituen. Meza emateko baimena itzuli ziotenean Bartzelonako Belen elizan izan zen apaiz.

Lan nagusien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Verdaguerren omenezko monumentua Mare de Déu del Monten.
  • Passió de Nostre Senyor Jesucrist (1873)
  • L'Atlàntida (1876)
  • Idil·lis i cants místics (1879)
  • Oda a Barcelona (1883)
  • Canigó (1886).
  • Montserrat (1889)
  • Jesús Infant (1893)
  • Roser de tot l'any eta Veus del bon pastor (1894)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacint Verdaguer Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]