Jabomai uharteak
Itxura
Jabomai uharteak | |
---|---|
Mota | uharte multzoa eta disputatutako lurralde |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°29′N 146°01′E / 43.48°N 146.02°E |
UTC ordua | UTC+12:00 |
Honen parte da | Lesser Kuril Ridge (en) |
Ur-gorputza | Goyomai Channel (en) |
Jabomai uharteak (errusieraz: Oстрова Хабомаи, translit.: Khabomai; japonieraz: 歯舞群島, Habomai shotō) Kuril errusiar uhartediko uharte txiki batzuk dira. Orotara, 97 kilometro karratu inguruko hedadura dute. Hegoaldeko Kuril uharteen taldean daude. Iturup, Xikotan eta Kunaxir bezala, Kuril uharteetako gatazka dela medio, Japoniak bere bezala aldarrikatzen dituen uharteak dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jabomai uharteak honako koordenatu geografiko hauetan daude:
- latitudea: 43º22' eta 43º38' N
- longitudea: 145º52' eta 146º21'
- garaiera altuena: 45 m, Yuri uhartean
Ipar-ekialdean Xikotan uhartea dago, Spanberg itsasarteak banandua, ipar-mendebaldean, Kunaxir uhartea, Hegoaldeko Kuriletako itsasarteak banandua, eta ekialdean, Japoniako Hokkaido uhartea, Kunaxir itsasarteak banandua.
Administratiboki, Sakhalingo oblastak kontrolatzen ditu.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen errusiarra | Izen japoniarra | Eremua km²tan |
Garaiera altuena metrotan |
Latitudea I | Longitudea E |
---|---|---|---|---|---|
Polonskogo | Taraku | 12 | 16 | 43°38' | 146°19' |
Zelioni | Shibotsu | 51 | 25 | 43°30' | 146°10' |
Juri | Yuri | 13 | 45 | 43°25' | 146°05' |
Tanfiliev | Suisho | 15 | 15 | 43°25' | 145°55' |
Anutxin | Akiyuri | 3 | 33 | 43°22' | 146°00' |
Diomin | Harukari | 1,5 | 34 | 43°25' | 146°10' |
Oskolki uharteak | — | ~0,8 | — | 43°36' | 146°22' |
Opasnaga uharteak | — | ~0,5 | — | 43°23' | 145°53' |
Udivitelnaia | Hanare | ~0,2 | — | °' | °' |