Izu penintsula
- Artikulu hau Japoniako penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izu (argipena)».
Izu penintsula | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Shizuokako prefektura |
Azalera | 1.421,24 km2 |
Punturik garaiena | Amagi mendia |
Politika | |
Herrialdea | Japonia |
Gizartea | |
Biztanleria | 473.942 bizt. |
Izu penintsula (japonieraz: 伊豆半島 Izu-hantō ) , Japonian dago, herrialde honetako hiriburu den Tokiotik gertu, Fuji mendia eta Ozeano Barearen artean, Honshu uhartean. Izu penintsula, gaur egun, Shizuoka prefekturaren zati da. Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren parte ere bada gaur egun.
Penintsularen hegoaldean, zortzi uhartek eratutako uhartedi bat dago, Izu uharteak bezala ezagutzen direnak (japonieraz Izu shoto). Izuk, "ur termalen tokia" esan nahi du.
Penintsula zein uharteak, toki turistiko ezagunak dira, ez bakarrik japoniarrentzat, baizik eta baita urpekaritza eta beste uretako kirol batzuk egitera datozen atzerriko bisitarientzat ere.
Gainera, Izu, japoniar abizen bat da, gaur egun, AEBak bezalako beste herrialde batzuetara hedatua, baita Yoshiaki Oshimak Gekkoko behatoki astronomikotik aurkitutako asteroide baten izena ere.