[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ivan III.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan III.a Errusiakoa


Moskuko printze handia

1452ko ekainaren 4a - 1505eko urriaren 27a
Vasili II.a Moskukoa
Bizitza
JaiotzaMosku1440ko urtarrilaren 22a
HeriotzaMosku1505eko urriaren 27a (65 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaVasili II.a Moskukoa
AmaMaria of Borovsk
Ezkontidea(k)Maria of Tver (en) Itzuli  (1452 (egutegi gregorianoa) -
Sophia Palaiologina (en) Itzuli  (1472 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaRurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaOrthodox Christian (en) Itzuli

Ivan III.a Vasilevitx (errusieraz: Иван III Васильевич; Mosku, Moskuko Printzerria, 1440ko urtarrilaren 22a - Mosku, Moskuko Printzerria, 1505eko urriaren 27a), Ivan Handia ere deitua[1], 1462-1505 bitartean Moskuko Printze Handia izan zen, eta Rus guztien duke handia (errusieraz: Великий князь всея Руси) titulua hartu zuen lehena. Hainbatetan «Rus guztien bateratzaile» deitu izan zaio, estatuaren eremua hirukoiztu eta Urrezko Hordaren nagusitasunari amaiera eman ziolako. Moskuko Kremlina eraiki zuen, eta autokrazia bermatzeko erakundeak sortu zituen. Errusiaren historiako agintaldi luzeena izan zuen.

Ivanen gurasoak Vasili II.a eta Maria Jaroslavna Bórovskekoa izan ziren. Aitarekin batera erregeordekide izan zen, haren agintaldiaren amaieran, eta 1462an, hura hil zenean, Printze Handi bilakatu zen. Bere aurrekoen politika bateratzailea egin zuen. Ahal zuen guztietan bere ingurukoekin liskar bortitzak saihesten zituen, zirkunstantziak oso alde zituenean soilik egiten zien aurre, eta nahiago izaten zuen helburuak gradualki eta zeharka lortzea. Moskovia edo Moskuko Printzerria denbora honetan estatu indartsu eta boteretsu bilakatu zen, etsaiak ahuldu egin ziren, eta Ivan III.a bezalako estatuburu baten jarduera espekulatzaileentzat egoera aproposa zen.

Errusiako lurraldeak hedatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan III.aren lehen egitekoa Novgorodeko Errepublikaren aurkako gerra izan zen. Gerra 1470ean hasi zen, eta bitan porrota jaso ondoren, Novgorod bakea hitzartzera behartua zen, eta hitzarmen horren arabera, Poloniarekin zuen aliantza bertan behera utzi behar zuen, iparraldeko kolonien parte handi bat laga behar zuen, eta 15.500 errubloko indemnizazioa ordaindu behar zuen.

Data horretatik aurrera, Ivan beti saiatu zen Novgorod erabat eskuratzen. Hainbat istiluren ondoren, errepublikak Ivan autokrata gisa onartu zuen, eta, 1478an, bere ondasun eta pribilegio guztiak entregatu zituen. Ondorengo altxamenduetan (1479-1488), Novgorodeko familia aberatsen eta zaharrenak Moskura, Vyatkara eta erdialdeko beste hiri batzuetara eraman zituzten zigor gisa. Hor amaitu zen, Novgorod, estatu independente izaerarekin.

Ivanek ez zuen nahi izan bere konkistak senideekin partekatzea, eta haiek printzerrietako barne-politikan izandako interferentziak hainbat gerra sorrarazi zituen; gerra horietatik garaile atera zen.

Ivan Handia khanaren gutuna puskatzen

Kanpo-politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan III.aren agintaldian Moskoviak tartariarren uztarriari uko egin zion. 1480an, Ivanek Ahmed khan handiari ordaindu beharreko zergari uko egin zion. Armada errusiarra eta tartariarra Ugra ibaiaren bi aldeetan borrokan aritu ziren, Ahmed estepara erretiratu zen arte.

Hurrengo urtean, khan handia, Errusiaren aurkako espedizioa prestatzen ari zela, Ivaq khanak eraso egin eta hil egin zuen.

Beste indar musulmanekin harremanak baketsuak ziren, baita adiskidetasunezkoak ere.

Politika nordikoari dagokionez, Danimarkako Hansekin zuen aliantza erasotzaileari amaiera eman zion, eta Maximiliano I.a enperadorearekin gutun-trukea izan zuen.

Barne-politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskoviako gobernuaren izaera zeharo aldatu zen, eta ordura arte inoiz izan ez zuen forma autokratikoa hartu zuen.

Konstantinoplaren erorialdia eta gero, patriarka ortodoxoek enperadore bizantziarren ondorengo kontsideratu zituzten Moskoviako duke handiak. Mugimendu hori eta Ivan III.aren familian izan ziren aldaketak batera gertatu ziren. Lehen emaztea hil ondoren (1467), Ivan Sofia Paleologoarekin, Tomas Paleologoaren alabarekin, ezkondu zen. Fedea bateratzeko aita santuaren itxaropenak alde batera utzirik, Sofia ortodoxiara bihurtu zen.

Aurrerantzean, duke handia boiardoengandik urrun ibili zen. Gobernu patriarkalaren sistema zaharrak desagertu egin ziren, eta boiardoei ez zieten estatuko gaiei buruz kontsultarik egiten. Subiranoa sakrosantu bihurtu zen, eta boiardoak subiranoaren mendeko zerbitzari mailan jarri zituzten. Boiardoek iraultza egin zuten, hasieran nolabaiteko arrakastarekin.

Vasili, bigarren emaztearekin izandako semea izendatu zuten erregeordekide aitarekin batera (1502ko apirila).

Ezkontzak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1452ko ekainaren 4an, Maria Tverkoarekin (1442-1467) ezkondu zen. Seme bat izan zuten eta ustez alaba bat ere bai.

Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
Alexandra ? – 1525 inguru Jaiotza-izena ezezaguna da. Moja egin zenean, Alexandra izena jarri zioten[2]
Ivan
1458ko otsailaren 15a – 1490eko martxoaren 7a Tverko printzea.

1483an Eztebe III.a Moldaviakoaren alaba zen Helenarekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten. 1490ean hil zen hezueriak jota.

1472ko azaroaren 22an, Sofia Paleologoarekin (1455 inguru - 1503) ezkondu zen. Hona hemen haien seme-alaben zerrenda.

Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
Ana 1474 Umetan hil zen.
Helena 1475 Umetan hil zen.
Teodosia 1475eko maiatzaren 29a – 1501eko otsailaren 12a 1500eko otsailaren 13an, Vasili Kholmskirekin ezkondu zen. Urtebete geroago, erditzean hil zen.
Helena
1476ko maiatzaren 19a – 1513ko urtarrilaren 20a 1495ean, Alexandro Jagellondarra Lituaniako Duke Handiarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

1501ean, Poloniako erregina bihurtu zen, baina ortodoxoa zela eta, ez zuten inoiz koroatu.

Vasili
1479ko martxoaren 25a – 1533ko abenduaren 3a Moskuko Printze Handia (1505-1533).
Jurgi
1480ko martxoaren 23a – 1536ko martxoaren 8a Dmitroveko printzea (1505-1534).
Dimitri 1481eko urriaren 6a – 1521eko otsailaren 14a Uglitxeko printzea (1505-1521).
Helena 1484ko apirilaren 8a – ?
Simeon 1487ko martxoaren 21a – 1518ko ekainaren 26a Kalugako printzea (1505-1518).
Andres 1490eko abuztuaren 5a – 1537ko abenduaren 11 Staritsako printzea (1519-1537). 1533an, Eufrosinia Khovanskekoarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Eudoxia 1492-1513 1506ko urtarrilaren 26an, Kazango Khanerriko Xodayqol printzearekin ezkondu zen, bataioan Petri izena hartu zuena[3]. Alaba bat izan zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Errusieraz) Казакова, Н. А.; Лурье, И. (1955). Антифеодальные еретические движения на Руси XIV — начала XVI века. Издательство Академии наук СССР, 150 or..
  3. (Errusieraz) «Евдокия, дочь Ивана III» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan III.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan