[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Isparta

Koordenatuak: 37°46′N 30°33′E / 37.77°N 30.55°E / 37.77; 30.55
Wikipedia, Entziklopedia askea
Isparta
Isparta
hiria
Administrazioa
Herrialdea Turkia
ProbintziaIsparta
Izen ofizialaIsparta
Jatorrizko izenaIsparta
Posta kodea32000
Geografia
Koordenatuak37°46′N 30°33′E / 37.77°N 30.55°E / 37.77; 30.55
Map
Altuera1035
Demografia
Biztanleria258.375 (2018)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0246
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua eta UTC+03:00
Hiri senidetuakComrat (en) Itzuli, Genk eta Hamadan
http://www.isparta.gov.tr http://www.isparta.bel.tr

Isparta, Turkiako mendebaldeko hiria eta izen bereko probintziako hiriburua da. 2010ean 222.556 biztanle zeuden. "Arrosen Hiria" esaten zaio. Faila baten ondoan kokatuta dago, eta lurrikarak izateko arrisku handia dago inguruan.

Bizantziar Inperioan, hiriak "Baris" izena zeukan. "Isparta" izena eman zioten Seljuk dinastiako printzeek hiria egoitza eta bizilekutzat hartu zutenean. XIV. mendearen amaieran, Otomandar Inperioaren menpe geratu zen.

    Datu klimatikoak (Isparta)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.6 18.6 26.8 28.4 32.0 36.2 42.3 41.2 35.6 31.0 24.6 20.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.5 7.7 11.8 16.5 21.8 26.7 30.5 30.5 26.6 20.5 13.6 7.9 18.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.3 -1.6 0.8 4.5 8.1 12.0 15.0 14.5 10.2 6.1 1.7 -1.0 5.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -19.2 -21.0 -18.5 -7.7 -1.2 4.5 4.9 7.0 -0.8 -4.2 -11.5 -15.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66.0 57.6 52.4 58.0 46.2 28.8 16.4 14.2 16.6 40.9 50.5 74.0 521.6
Euri egunak (≥ 1 mm) 8 9 7 7 7 5 2 1 3 5 5 9 68
Eguzki orduak 120.9 134.4 186 207 269.7 324 359.6 347.2 291 220.1 156 102.3 2718.2
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [1]
Iturria (2): Hong Kong Observatory [2]


Isparta gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gülcü auzoa

Arrosa-ura ekoizten da hirian batik bat, eta eskuzko alfonbragintza ere jarduera garrantzitsua da. Azken urteotan, turismoa ere indarra hartzen ari da, bai barnekoa bai nazioartekoa, gehienbat erromesaldiengatik. Suleiman Demirel Unibertsitatean, milaka gaztek ikasi dute azken urteetan. Hiriak badauka futbol taldea ere, Ispartaspor.

XIX. mendeko eraikin historikoak badaude oraindik hirian, baina gutxi, eraikuntza modernoekin alderatuz. Meskita ezagunak dira Hizir Bey (1325 ingurukoa), Kutlubey edo Ulu (1429koa, XIX. mendean berriztua), Haci Abdi (1569koa) eta Firdevs Pasa (XVI. mendekoa) beste batzuen artean. Greziako ortodoxoen eliza batzuen hondakinak ere badaude hirian, baita seljuktarren gotorleku batenak ere.

Turkiako beste gune batzuekin ondo lotuta dago Isparta, bai bidez bai trenbidez. Aireportua ere badago. Antalya 130 km ingurura dago, hegoalderantz, eta Eskişehir 350 km iparralderantz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Ingelesez) Isparta Iwasinturkey.com