[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ise (Mie)

Koordenatuak: 34°29′15″N 136°42′34″E / 34.4875°N 136.70931°E / 34.4875; 136.70931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ise
伊勢市
伊勢市, Ise-shi
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Mie
AlkateaKen'ichi Suzuki (en) Itzuli
Izen ofiziala伊勢市
宇治山田町
宇治山田市
Jatorrizko izena伊勢市
Posta kodea516-0037
Geografia
Koordenatuak34°29′15″N 136°42′34″E / 34.4875°N 136.70931°E / 34.4875; 136.70931
Map
Azalera208,52 km²
MugakideakMinamiise (en) Itzuli, Toba (en) Itzuli, Shima (en) Itzuli, Watarai (en) Itzuli, Tamaki (en) Itzuli eta Meiwa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria122.432 (2020ko irailaren 1a)
−5.385 (2015)
Dentsitatea588 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1955eko urtarrilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakIida, Saijo (en) Itzuli eta Nakatsugawa (en) Itzuli
http://www.city.ise.mie.jp/ www.city.ise.mie.jp

Ise (japonieraz: 伊勢市 Ise-shi?) Mie prefekturako hiria da. 2012ko erroldaren arabera 123.129 biztanle ditu. Oso ezaguna da Japonian Ise santutegi handiagatik eta Meoto Iwa haitzengatik.

Kii penintsularen ekialdean kokaturik dago, Iseko Badiaren ertzean. Hiri guztia Ise-Shima Parke Nazionalaren barnean dago.

Iseren historia Ise santutegi handiari loturik dago. Santutegiak barnealdea eta kanpoaldea dauka, nahiz eta bien artean sei kilometrotako distantzia egonik bi santutegi direla esan daitekeen. Tarte horretan asentamenduak ezarriz joan ziren, barnealdekoari Uji deitu zitzaion eta kanpoko santutegiari Yamada. Ise santutegiaren garrantzia zela eta Tokugawa shogunerriak garrantzi erlijiosoaz gain garrantzi politiko handia ere eman zion Edo Aroan, eta magistratua ezarri zuen Yamadan.

Meiji berrezarkuntzan 1889an herri biak batu eta Ujiyamada (japonieraz: 宇治山田?) sortu zen. 1890 eta 1930 artean Ujiyamada Osaka eta Nagoiarekin trenbidez lotuta gelditu zen eta Santutegiak ikusteko erromesaldiak eta turismoa nabarmen hazi ziren.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %39a suntsitu zuten. 1946an Ise-Shima Parke Nazionala ezarri zen.

1955 urtean hiriak izena aldatu eta Ise bihurtu zen. Arrazoia dagoeneko Uji (Kyoton) eta Yamada (Fukuokan) egotea zen eta Ise izena aukeratu zuten santutegia zela eta Japonian dagoeneko horrela ezagutzen zutelako hiria.

1959ko irailaren 26an Ise-wan tifoiak bete betean jo zuen Ise. Japoniako tifoirik gogorrena dela estimatzen da. Tifoiaren bidean harrapaturiko 5.000 pertsona hil ziren eta beste 40.000 zauritu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ise santutegi handia: Japoniako santutegi xintoisna sakratuena. "Santutegien santutegia" ere esaten diote.
  • Meoto Iwa: Harkaitz ezkonduak.
  • Ise-Shima Parke Nazionala: Badia eta itsasadar ugari dituen kostaldean dagoen Parke Nazionala da.
  • Kongosho-ji tenplua
  • Kawasaki: Aintzinako merkatal etxeen auzoa.
  • Edo Wonderland Ise (安土桃山文化村): Edo Aroko parke tematikoa.
  • Shintomiza: Zinema independentearen antzokia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]